Foru parlamentari

Foru parlamentariak edo Foru legebiltzarkideak Nafarroako Parlamentuaren parlamentariak dira. Gasteizko parlamentuko kideak ez dira foru parlamentariak zeren eta legebiltzar horren jatorria ez dago Foruetan. Nafarroan, aldiz, bai: Nafarroa Erresuma burujabea zenean, bere Gorteak eratu zituen, XIII. mendean zehar.[1] Hitza frankismo garaiko Foru Parlamentuaren partaideekin ere erabiltzen zen. Egungo Parlamentuan hirurogeita hamar dira legegintzaldi bakoitzean.

Erreferentziak

  1. https://www.parlamentodenavarra.es/eu/contenido/erreferentzia-historikoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6061794
  • Wd Datuak: Q6061794