Filipe I.a Frantziakoa

Filipe I.a Frantziakoa

Irudi gehiago
Frankoen erregea

1060ko abuztuaren 4a - 1108ko uztailaren 29a
Henrike I.a Frantziakoa - Luis VI.a Frantziakoa
Bizitza
JaiotzaChampagne-et-Fontaine, 1052ko maiatzaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMelun, 1108ko uztailaren 29a (56 urte)
Hobiratze lekuaFleury abadia
Familia
AitaHenrike I.a Frantziakoa
AmaAna Kievekoa
Ezkontidea(k)Berta Holandakoa
Bertrade of Montfort (en) Itzuli  (1095 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
ikusi
  • Constance of France, Princess of Antioch (en) Itzuli
    Luis VI.a Frantziakoa
    Cecile of France (en) Itzuli
    Philipp von Mantes (en) Itzuli
    Fleury de France (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Hugh I, Count of Vermandois (en) Itzuli
LeinuaKapetar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Filipe I.a Frantziakoa (Champagne-et-Fontaine, 1052ko maiatzaren 23a - Melun, 1108ko uztailaren 29a) 1060-1108 bitartean Frankoen erregea izan zen. Kapeto leinuko Frantziako laugarren erregea izan zen.

Biografia

Gurasoak Henrike I.a Frantziakoa eta Ana Kievekoa zituen. Aita bizi zelarik koroatu zuten 1059an, eta 1060an bere osaba Balduino V.a Flandesko kondearen babespean egin zuten errege. 1071ean Casselgo porrota jasan behar izan zuen, baina Frisiako Robertorekin hitzarmen bat egin eta, haren iloba Berta Holandakoarekin ezkondu zen (1072-73). 1066tik Ingalaterrako errege zen Gilen I.a Konkistatzailea, bere mendekoa, indartzen ari zela ikusirik, 1078an Roberto Curthose, haren semea, aitaren kontra bultzatu zuen, eta Gilen II.a Gorria Ingalaterrako errege berriaren kontra ere lagundu zion.

Emaztearengandik bereizi eta 1092an Bertrade Monfortekoarekin bigarrenez ezkontzean, Aita Santuak eskumikatu egin zuen (1095-1105), eta horregatik ezin izan zuen parte hartu Lehen Gurutzadan. Vexin eta Valois beneganatu zituen, Bourges erosi eta Vermandois bere anaia Hugori eman zion.

Ezkontza eta seme-alabak

1072an Berta Holandakoarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten:

  1. Konstantzia, Hugo I.a Xanpainakoa eta Bohemundo I.a Antiokiakoarekin ezkondu zena.
  2. Luis (1081–1137), oinordekoa
  3. Henrike (1083)
  4. Eudes (1087–1096)

Lehenbiziko emaztea lodia zelako zapuztu ondoren, 1092an Bertrade Monfortekoarekin ezkon du zen. Hiru seme-alaba izan zituzten:

  1. Filipe (1093-1133 aldean)
  2. Fleury (1095-1119 aldean)
  3. Zezilia (1097-1145 aldean)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/12/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Aurrekoa
Henrike I.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1031-1060
Ondorengoa
Luis VI.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe I.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan