Famara

Famara
Datu orokorrak
Garaiera671 m
Prominentzia671 m
Motamendikate, mendi eta amildegi
Luzera22 km
Zabalera9 km
Azalera140 km²
Geografia
Map
Koordenatuak29°07′31″N 13°31′32″W / 29.125211°N 13.525417°W / 29.125211; -13.525417
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaLas Palmas
UdalerriaHaría
Leku geografikoaLanzarote
Geologia
GaraiaMiozeno

Famara mendigune bat da Lanzarote uhartean, Kanarietan, Espainian, eta bere azpian dagoen hondartza.

Kokalekua

Uhartearen iparraldean dago, Teguise eta Haría udalerrietan, 23 km luze da eta jatorri bolkanikoa du. Mendigunearen eta uharte osoaren punturik altuena Chache Haitzak dira, 671 metroko altitudearekin. Mendebaldeko isurialdetik itsaslabarra osatzen du Famarako hondartzaren eta Ozeano Atlantikoaren gainean. Iparralderago César Manrique artistaren Mirador del Río dago. Bertan La Graciosa uhartea eta Chinijo uhartedia ikus daitezke. Famarako hegietan hegaztientzako babes bereziko eremua dago.

Famarako hegietan Elurretako Ama Birjinaren ermita dago, Lanzarote uharteko zaindari historikoa.[1]

Hondartza

Famara bezala, mendigunearen azpian dagoen hondartza ere ezagutzen da, El Jableko iparraldeko muga dena, Lanzaroteko erdigunera sartzen den eremu hareatsua.[2] Kostaldean haize alisioak nagusi direnez, tenperaturak uharteko beste leku batzuetan baino apalagoak dira, eta uretako kirolak bultzatu ditu, hala nola surfa.

Hondartzaren hegoaldeko muturrean dago Caleta de Famara herria. 1.073 biztanle ditu.[3]

Fauna

Valle Grande aztarnategia du inguruan. Bertan, hegan egiterik ez zuten hegaztien arrautzak aurkitu dituzte, baina oraindik ez dira ezagunak.[4]

Erreferentziak

  1. Las Nieves se resiste a perder su corona
  2. Ministerio de Agricultura y Pesca, Alimentación y Medio Ambiente. Guía de Playas: Famara. .
  3. INE: Población del Padrón Continuo por Unidad Poblacional a 1 de enero de 2015
  4. Misterioso hallazgo en Lanzarote de un antepasado del avestruz

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21081377
  • Commonscat Multimedia: Famara volcano / Q21081377

  • Wd Datuak: Q21081377
  • Commonscat Multimedia: Famara volcano / Q21081377