Falciani zerrenda
Falciani zerrenda, baita ere Lagarde zerrenda bezala ezagututa nahiz eta desberdintsuak izan, HSBC banketxe britaniarraren Genevako sukurtsalean (Suitzan) 130.000 zerga saihestetzaile izatearen susmapean dauden 130.000 pertsonen zerrenda ezaguna da. Hervé Falciani banketxe horren informatikari langilea zen eta lanpostutik berak zabaldu zuen.[1] Lagarde zerrenda, aldiz, Christine Lagarde Frantziako ministroaren izenetik dator. Lagardek 2010eko urrian Falciani zerrendan dauden 2000 izenen azpizerrenda Greziako funtzionarioei eman zien zerga saihestearen aurka lan egin zezaten. 2012an Kostas Vaxevanis kazetariak bigarren zerrenda hori Hot Doc aldizkarian argitaratu zuen; filtrazio horrekin ustelkeriaren eta zerga iruzurraren aurka aritzeko Greziako Gobernuaren ezintasuna salatu nahi zuen.
Zerrenda
2015eko otsailean Falciani zerrenda osoa plazaratu zen. Hori ahal izan zen Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoa (ICIJ) elkarteak egindako ikerketari esker eta Le Monde egunkariaren lankidetzari esker. «SwissLeaks» izenarekin Suitzako banketxean 102.000 milioi dolar ezkutatzen zuten iruzurgileen izenak ezagutu ziren. Enpresariak, erregeak, gobernuak, artistak... denetatik dago ustelkeriaren ohorezko zerrenda horretan.[2]
Hona hemen izen horietako batzuk:[3][4]
Izena | Herritartasuna | Lanbidea |
---|---|---|
Abdullah II.a Jordaniakoa | Errege | |
Abdul-Karin Dan Azoumi | Diamante-enpresari | |
Alejandro Andrade | Politikari | |
Alfons Godall | Kirol-enpresari | |
Alfred Taubman | Aberats | |
Aliko Dangote | Industrialari | |
Álvaro Noboa | Politikari | |
Arlette Ricci | Aberats | |
Arturo González Panero | Politikari | |
Arturo del Tiempo Marqués | Enpresari eta droga trafikatzaile | |
Aziza Kulsum Gulamali | Tabako-enpresari | |
Bandar bin Sultan | Politikari eta printze | |
Belhassen Trabelsi | Enpresari | |
Carlos Hank Rhon | Aberats | |
Karekin II | Erlijio-buru | |
Christian Slater | Aktore | |
David Bowie | Abeslari | |
Diane von Fürstenberg | Moda-diseinatzaile | |
Diego Forlán | Futbolari | |
Edmond Safra | Bankari | |
Édouard Stern | Bankari | |
Elle Macpherson | Modelo | |
Emilio Botín | Bankari | |
Friedrich Flick | Industriari | |
Familia Steinbruch | Empresari | |
Fana Hlongwane | Empresaria eta politikari | |
Fernando Alonso | Formula 1eko gidari | |
Fernando Masaveu | Enpresari | |
Flavio Briatore | Enpresari | |
Frank Giustra | Zinema-exekutibo | |
Fumihiko Maki | Arkitekto | |
Gad Elmaleh | Aktore | |
Georges Frem | Politikari | |
Guillermo Luca de Tena | Enpresari | |
Horacio Cartes | Politikari | |
Heikki Kovalainen | Formula 1eko gidari | |
Helmut Newton | Argazkilari | |
Ian McKay | Epaile | |
Jacques Dessange | Ile-apaintzaile | |
Jaime Camil Garza | Enpresari | |
Jean-Yves Ollivier | Enpresari | |
Joan Collins | Aktoresa | |
John Magnier | Zaldi-lasterketen enpresari eta politikari | |
Johnson Muthama | Politikari | |
Jonathan Kollek | Petrolio-enpresari | |
Jordi Pujol Ferrusola | Enpresari | |
Jorge Trías Sagnier | Politikari | |
José Mestre | Enpresari eta droga trafikatzaile | |
Joseph Fok | Epaile | |
Kartini Muljadi | Epaile | |
Kerry Packer | Enpresari | |
Lauréntis Laurentiádis | Enpresari | |
Li Xiaolin | Exekutibo | |
Marat Safin | Kirolari | |
Michael Schumacher | Formula 1eko gidari | |
Mohammed VI | Errege | |
Mortimer Sackler | Psikiatra eta enpresari | |
Narcisa de Leon Escaler | Exekutibo | |
Francisco Correa Sánchez | Enpresari | |
Paradorn Srichaphan | Kirolari | |
Patrick Bédié | Enpresari | |
Pedro Pérez | Exekutibo | |
Phil Collins | Abeslari | |
Qabus bin Said | Sultan | |
Rachid Mohamed Rachid | Politikari | |
Rajan Raheja | Industrialari | |
Ralph Sonneberg | Enpresari | |
Rami Makhlouf | Enpresari | |
Ramón López Vilas | Epaile | |
Roger Boka | Tabako-enpresari | |
Saïd Ali Coubèche | Politikari | |
Salman bin Hamad bin Isa Al Jalifa | Printzipe | |
Timur Kuanyshev | Petrolio-enpresari | |
Tina Turner | Abeslari | |
Valentino Garavani | Moda-diseinatzaile | |
Valentino Rossi | Motoziklismo-gidari |
Euskal hiritarrak Falciani zerrendan
Momentuz izen gutxi zabaldu dira.[5]
- Jose Maria Etxeberria Artetxe: BBVAko zuzendari nagusi ohia.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b http://www.argia.eus/albistea/lehen-euskal-herritarra-falciani-zerrendan-jose-maria-echeverria
- ↑ http://www.elconfidencial.com/economia/lista-falciani/2015-02-09/los-espanoles-de-la-lista-falciani-tenian-1-800-millones-de-euros-opacos-en-suiza_703307/
- ↑ http://www.elnortedecastilla.es/economia/201502/10/quien-quien-lista-falciani-20150210161846-rc.html
- ↑ http://www.elconfidencial.com/multimedia/album/economia/lista-falciani/2015-02-08/diego-forlan-elle-macpherson-mohammed-vi-las-estrellas-de-la-lista-falciani_705176/#11
- ↑ https://web.archive.org/web/20150214151355/http://www.berria.eus/albisteak/107949/falcianiren_euskal_zerrenda.htm
Kanpo estekak
- Falciani zerrendaren gakoak.
- Datuak: Q1107663