Euskal artzain txakur

Euskal artzain txakurra
Txakur arraza
Euskal artzain txakurraren bi aldaerak: iletsua eta Gorbeiakoa
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Euskal Herria
Bizi-itxaropena13

Euskal Artzain Txakurra Euskal Herriko bertako artzain-txakur batzuen txakur arraza izendapen ofiziala da, bi aldaera nagusi dituena:

1995eko ekainetik du estandarra ezarria Eusko Jaurlaritzak[1]. 2011 eta 2020 bitartean ofizialki 470 banako egon ziren erregistratuta ofizialki[2], bi aldaeren artean.

Arraza izendapen hauek ez dute onarpenik Nazioarteko Federazio Zinologikoaren zerrendetan, non, aldiz Pirinioetako artzain txakurraren bi aldaerek, mutur motzekoa[3] eta ile luzekoa[4], badauden.

Arrazaren historia

Euskal artzainek betidanik erabili dituzte artaldeak gidatzeko baina baita ere behi samaldak, zaldi azienda eta ahuntz taldeak gobernatzeko ere. Baserriak zein artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira, nahiz eta lantegi honetarako bertako bi artzanor arrazak gehiago erabili diren. Pirinioetako mendiko zakurrak eta nafar artzanorak hain zuzen.

Txakur hauetan oinarriturik hasi ziren Euskal Herrian egun hain ezagunak diren artzain-txakurren lehiaketak ospatzen.

Arrazaren biziraupena kolokan dago XXI. mendean. Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak elkarteak bultzatuta, EHUko Biomics ikerketa taldeak egin zuen azterlanean ondorioztatu zuten euskal artzain txakurra egoera larrian zegoela.

Kanpo estekak

  • Bideoa: Euskal Artzain Txakurraren bi aldaeren, hau da Iletsua eta Gorbeiakoaren deskribapena, YouTube.
  • Euskal artzain txakurraren deskribapena, Nekanet webgunean
  • (Gaztelaniaz) Euskal artzain txakurraren ataria
  • (Gaztelaniaz) Euskal artzain txakurraren bi aldaeren arraza estandarra
  • (Gaztelaniaz) Euskal Artzain Txakurra mitologian
  • (Gaztelaniaz) Daniel Oholeguy: Euskal Artzain Txakurraren elezaharra
  • Legaireko euskal artzain txakurraren elezaharra

Erreferentziak

  1. HISTORIA EAT | Euskal Artzain Txakurra. (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. Arruabarrena, Jone. «Euskal arraza, galzorian» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  3. «CHIEN DE BERGER DES PYRENEES A FACE RASE» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  4. «CHIEN DE BERGER DES PYRENEES A POIL LONG» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q38653
  • Commonscat Multimedia: Basque Shepherd Dog / Q38653

  • Wd Datuak: Q38653
  • Commonscat Multimedia: Basque Shepherd Dog / Q38653


Euskal Herriko txakur arrazak  Euskal Herria
Euskal Herriko txakur arrazak
Euskal Herriko txakur arrazak

Enkarterriko billano • Enkarterriko billanuko • Euskal artzain txakurra (aldaerak: iletsua eta Gorbeiakoa) • Euskal erbi txakurraKantauriko ur-txakurraLandetako Labrit txakurraNafar artzanoraNafarroako eper txakurra Piriniotar ardi txakurraPirinioetako mendiko zakurra

  • i
  • e
  • a
Zaldi eta asto arrazak
Behi arrazak
Hegaztiak
Ardi arrazak
Ahuntz arrazak
Txerri arrazak
Txakur arrazak
Erle motak