Euskal Diasporaren Eguna

Euskal Diasporaren Eguna
Motanazioarteko egun
Indarraldi2018 - 
EgunIrailaren 8

Euskal Autonomia Erkidegoaren lehendakaria 2019ko Euskal Diasporaren Egunean.

Euskal Diasporaren Eguna Euskal Herritik kanpo diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak (diasporari buruzko gaietan aholkua ematen duena) irailaren 8a aukeratu zuen Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko. Egun hori ospatzeko proposamena aurretik Gasteizen, 2015ean egin zen, Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuan. Beraz, irailaren 8an egiten diren ekitaldien bitartez euskal diaspora ikustarazten da eta balioan jartzen da.[1]

Ekimena 2018tik urtero ospatu da Euskal Herrian zein beste herrialdetan. Ipar Euskal Herrian lehen aldiz 2022an ospatu zen.

Helburuak

Egun honek bi helburu nagusi ditu: kanpoan bizi diren euskaldunak batzen dituen errealitate kulturala aitortzea eta euskal emigrazioak izan duen garrantzia ezagutaraztea.[2]

Erreferentziak

  1. https://www.euskadi.eus/euskal-diasporaren-eguna/web01-s1leheki/eu/
  2. https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20220901/euskal-diasporaren-nazioarteko-eguna-lehen-aldiz-ipar-euskal-herrian

Ikus, gainera

  • Euskal Diaspora

Kanpo estekak

  • Egunaren ideia zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen bideoa.
  • Maialen Goirizelaia Altunaren iritzi-artikulua Berrian, 2018ko abuztuak 31n.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q122368114
  • Wd Datuak: Q122368114