Etxepare porno (liburua)

Etxepare porno (liburua)
Jatorria
Egilea(k)Luistxo Fernandez
Argitaratze-data1998
IzenburuaEtxepare porno. Zibernetika euskalduntzeko metodoa
ArgitaletxeaAlberdania
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaeuskara

Etxepare porno. Zibernetika euskalduntzeko metodoa Luis Fernandez Ostolaza "Luistxo"k 1998an argitaratutako saiakera da. Liburu honetan egileak euskal kultura Interneten eta teknologia berrietan aztertu zuen.

Edukia

Edukia azpizenburuan ondo adierazita dago. Nolabait zein den egoera eta zein erronka nagusiak aurkeztu nahi zituen egileak. Ez da, ordea, ohiko esku-liburu bat, erreportaia bizia baizik, adibide praktikoez, umore gaziz, ironiaz eta xehetasun xume baina garrantzitsuz betea. Ironia hori izenburuan berean ikus daiteke zeren eta lanak ez du pornografiarekin ezer ikusitik. Liburua Alberdania argitaletxeak plazaratu zuen.[1]

Saiakera honetan egileak ironiaren eta umorearen arteko tonuan erakusten zituen euskararen zailtasunak zibernetikan, eta bereziki Interneten, presente egoteagatik.[2] XX. mende amaieran idatzi arren, liburuan azaltzen diren gaiek eta kezkek nolaitezko gaurkotasuna dute.

Izenburuaren justifikazioa esaldi honetan jasotzen da: "Goigoiñoei maittea-maittea" euskararen historian. Gutenberg galaxian Bernat Etxepare guretzat goizeko izarra izan zen bezala, ziberrespazioko aro berri honetako lehenbiziko supernova distiratsua Vicente Gil de Paules pornografoa izan da". Interneten euskaraz agertu zen lehen idatzia Gil de Paulesen kontakizun erotiko bat izan zen eta, nolabait, Bernat Etxepare, euskarazko lehen idazlearekin parekatu zuen Fernandezek. Lander Muñagorriren hitzetan "Alde nabarmena dago bi aitzindari horien idatzien artean, baina, azken batean, garaian garaiko euskarrietan euskarak lekua edukitzeko lehen urratsa egin zuten biek".[3]

Bibliografia

  • Etxepare porno, Zerberri bilduma, 2.zk., 1998, ISBN: 978-84-88669-65-0, 80 or.

Erreferentziak

  1. https://www.alberdania.net/product/etxepare-porno/
  2. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/fernandez-ostolaza-luis/ar-74738/
  3. https://www.berria.eus/komunikazioa/euskarak-sareko-saltoa-eman-zuenekoa_1196571_102.html

Kanpo estekak

  • Mikel Aldalurren kritika Euskaldunon Egunkaria, 1998/11/21.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q57666692
  • Wd Datuak: Q57666692