Eskubaloiko Iberiar Superkopa

Iberiar Superkopa
Konfederazioa EHF
Sorrera 2022
Eremua Espainia Espainiar Estatua
 Portugal
Taldeak 4
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Katalunia FC Barcelona (2)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Bera Bera (1)
Txapelduna Gizonezkoak:
Katalunia FC Barcelona (2023)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Bera Bera (2023)

Eskubaloiko Iberiar Superkopa 2022tik aurrera urtero jokatzen den eskubaloi txapelketa da.

Historia

Portugalgo eta Espainiako eskubaloi federazioek herrialdetako Superkopak elkartu eta Iberiar penintsulako txapelketa sortzea erabaki zuten. 2022an izan zuen lehenengo ekitaldia gizonezkoetan eta 2023an emakumezkoetan.

Emakumezkoen lehenengo ekitaldia Donostian jokatu zen eta Bera Bera izan zen txapelduna[1].

Egitura

Hiri bat aukeratzen da txapelketa jokatzeko. Herrialde bakoitzeko bi taldek hartzen dute parte. Bi finalerdi izaten dira eta ondoren finala jokatzen da, bai eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida ere.

Gizonezkoak

Urtea Irabazlea Emaitza Finalista Hirugarrena Emaitza Laugarrena Egoitza
2022 Katalunia FC Barcelona 32-24 Portugal FC Porto Katalunia Granollers 40-38 (pen) Portugal Sporting CP Espainia Málaga
2023 Katalunia FC Barcelona 44-38 Portugal FC Porto Portugal Sporting CP 39-29 Espainia Logroño Portugal Viana do Castelo
  • (pen) penalti jaurtiketatan

Emakumezkoak

Urtea Irabazlea Emaitza Finalista Hirugarrena Emaitza Laugarrena Egoitza
2023 Euskal Herria Bera Bera 26-26 (pen:3-2) Espainia Málaga Portugal Benfica 40-38 Portugal Madeira Euskal Herria Donostia
  • (pen) penalti jaurtiketatan

Erreferentziak

  1. Berria. (2023-09-10). «Bera Berak Iberiar Superkopa irabazi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115473917
  • Wd Datuak: Q115473917