Errugbiaren Historia Euskal Herrian

Ikurrina bat eta Biarritz Olympique Pays Basque-n ikurra. Talde euskaldunak, 2005-2006ko Frantziako Txapelketa lortu izanaren ospakizunak.

Errugbiaren Historia Euskal Herrian azaltzen duen artikulua da hau.

Hastapenak

Euskal Herrian, Errugbi modernoa lehenengoz XIX. mendearen amaieran agertu zen Ipar Euskal Herrian. 1897. urte aldera, Baionako Lizeoko Errugbi Taldeko jokalari izan nahi zuen 20 urtetako gazte Landatar baten albiste badugu. Errugbiko jokalari hauek Baionako harresien inguruan zuten errugbi zelaia, eta gara hartan, beste Baiona eta Biarritz-eko errugbi taldeen aurka lehiatzen ziren. 1898. urtean, Biarritz-Sporting-Club et de l'«Amicale des anciens de Jules-Ferry » taldea sortu zen. 1902. urtean « Biarritz Stade » zelaian jokatzen zutelarik, 1913ko apirilaren 26an Biarritz-Sporting-Club taldearekin batu eta Biarritz Olympique behin-behineko izena hartu zuten.

Hego Euskal Herrian, aldiz, XX. mendeko lehenengo urtetan hainbat norgehiagoka jokatu baziren ere, 40. hamarkada arte ez zen lehenengo taldea antolatuko, Bilboko Club Deportivoren eskutik[1]. 80. hamarkadan izan zuen hedapen handiena errugbiak Hegoaldean. Euskal Federakuntzak antolatutako lehiaketetaz eta haiek jokatzen zituzten taldeetaz aparte, Euskalerriko Rugby Eskola Independienteak bere topaketa eta talde propioak antolatu zituen[2].

Euskal Herriko taldeen lorpenak

Biarritz Olympique Pays Basque eta S.T. Toulousain taldeen arteko finala. Parisko Stade de France zelaian. 2006. urtea.

Europako txapelketak

  • Europako errugbi kopa (Heineken Kopa)
    • Txapeldunak (0)
    • Finalistak (2): 2006, 2010 (Biarritz Olympique)
    • Finalerdiak (2): 2004, 2005 (Biarritz Olympique)
  • European Challege Cup
    • Txapeldunak (1): 2012 (Biarritz Olympique)

Frantziako txapelketak

Espainiako txapelketak

Euskal Errugbi Liga

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Errugbi Liga»
Aviron Bayonnaiseko jokalariak Euskal Errugbi Ligako garaipena ospatzen, 2019an.

2019 urtean Euskal Errugbi Liga (Euro Basque Rugby Challenge) abiatu zen iparraldeko eta hegoaldeko taldeak barnean hartzen dituena. Gizonezkoen zazpi taldek hartuko zuten parte[3] eta Aviron Bayonnais izan zen aurreneko txapelduna. Etorkizunean emakumezkoen txapelketa egiteko asmoa dago, bai eta gizonezkoen bigarren maila bat ere[4].

Euskal Herriko taldeak

Inolako zalantza edo ezbairik gabe, ohitura handiagoa dago Ipar Euskal Herrian kirol honetan Hegoalden baino. Izan ere, Frantzia eta Europa mailan emaitza onak lortu ditu azken urteotan Biarritz Olympiqueko taldeak. Baionako Aviron ere aritzen da Frantziako lehen mailan. Beste zenbait errugbi talde: U.S. Nafarroa (Donibane Garazi/Baigorri), Sport Athlétique Mauléonais (Maule), Saint-Jean-de-Luz Olympique (Donibane Lohizune)...

Beti ere maila apalagoan, Hego Euskal Herrian ere badaude zenbait errugbi talde esanguratsuak: Getxo R.T. (Getxo), Bera Bera Rugby Taldea (Donostia), Ordizia Rugby Elkartea (Ordizia), Hernani Rugby Elkartea (Hernani), Gernika Rugby Taldea (Gernika)...

Erreferentziak

  1. Club Deportivo Bilbaoren eraketa eta lehenengo txapelketak https://memoriasclubdeportivodebilbao.blogspot.com/2014/01/el-rugby-en-bilbaoorigenes-e-historia.html
  2. Jesus Erro, EREIaren sortzailea https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/deportes/2016/12/27/jesus-erro-castillo-apostol-rugby/475795.html
  3. AKITANIA BERRIA – EUSKADI – NAFARROA (EBRC) EUROREGION TXAPELKETAREN AURKEZPENA. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
  4. Euro Basque Rugby Challenge 2019 | EHK. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Euskadiko Rugby Federakuntzaren Webgune Ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257174
  • Wd Datuak: Q12257174
  • i
  • e
  • a
Errugbia Euskal Herrian Euskal Herria
Historia • Selekzioa • Euskadiko Rugby Federakuntza • EREI
Frantziako federakuntzako taldeak
Gizonezkoak:
TOP 14(1.maila): Aviron Bayonnais

Pro D2 (2.maila): Biarritz Olympique
Nationale 2 (4.maila): Anglet OlympiqueSJLO
Fédérale 1 (5.maila): US NafarroaSA Mauléon
Fédérale 2 (6.maila): Stade HendayaisBoucau Tarnos StadeUS MouguerreHasparren AC
Fédérale 3 (7.maila): US BardosAS UrruñarrakUS CamboInthalatz LarressoreAS BayonneUS Saint-Palais Amikuze • Entente Xiberoa Avenir de Barcus-Menditte • Emak Hor Arcangues/Bassussarry
Regionale 1 (8.maila): Bidart UC
Regionale 2 (9.maila): Saint Pee UCRugby Club Ustaritz Jatxou
Regionale 3 (10.maila): Ciboure RC • AS Elgarrekin Ascain • US Nafarroa IIISarako Izarra

Emakumezkoak:
Fédérale 1 (3.maila): AS Bayonne
Fédérale 2 (4.maila): Feminines Athlétiques

Régionale a X (5.maila): Stade hendayaisUS NafarroaUS Saint-Palais AmikuzeUS MenditteHasparren AC
Espainiako federakuntzako taldeak
Gizonezkoak:
Ohorezko maila (1.maila): Ordizia

Ohorezko B maila (2.maila): GernikaGetxoHernaniZarautzGaztediUni BilboUribealdeaBera BeraLa Unica
Euskadiko ohorezko maila (3.maila): ElorrioEibarArrasateDurango • Atlético San Sebastián • Baztan-MenditarrakIruña
Aragoiko liga (3.maila): Funes
Euskal 2.maila (4.maila): Urgozo ZornotzaTxingudiArratiko Zekorrak • Beltzak • Nerbioi

Emakumezkoak:
Ohorezko maila (1.maila): Eibar
Ohorezko B maila (2.maila): Getxo
Euskal 1.maila (3.maila): La UnicaGaztediHernaniUni Bilbo • Bera Bera • Arrasate • Durango
Euskal 2.maila (4.maila): Urgozo ZornotzaSarako Izarra • Ordizia • Iruña

Beste mailetan: Gigantes de NavarraMungia Rugby TaldeaKakarraldo Rugby TaldeaSora Rugby TaldeaMutriku Rugby Taldea7 Jausi Rugby Elkartea • OPLA
Desagertutako taldeak

Araba: Kirrinka • Abance RT
Bizkaia: Barakaldo RC • Basauriko • Sarriko RT • Ingenieros • Medicina RC • Otxarkoaga RT • Txurdinaga RT • Gautxoriak RT • CDU Bilbao • Bilbao RT • Universitario XV • Atlético Arenal • Urduliz RT • Sestao RT • Abanto Minero RT • Trapaga RT
Gipuzkoa: KorsarioakLandarbaso • SD Anoeta/Zaharrean/Fortuna • CR Gipuzkoa • CD Vasconia • Centauros • Urretxu RT • CD Tolosa • Papeleros de Tolosa • Salleko RT
Iparralde: US Baigorri • US Garazi

EREI: Beltzak • OreretaLezo • Herri Ona • BOA • Anoeta • Girizi • Urolako • Gros
Urtez urte