Eneko Bidegain
Eneko Bidegain | |
---|---|
Eneko Bidegain 2014an Koldo Mitxelena Kulturunean emandako hitzaldi batean Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordeleko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Josu Chueca Intxusta Xarles Bidegain |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, irakaslea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Eneko Bidegain Aire (Baiona, Lapurdi, 1975 - ) euskal idazle eta kazetaria da.
Biografia
Batxilergoa ikastolan ikasi eta gero Euskal Ikasketak egin zituen Baionan. Kazetari lanetan Ekaitza aldizkarian hasi zen. 1999an Euskaldunon Egunkarian sartu zen. Berria eta beste zenbait hedabidetan ere aritu da.
Doktoretza tesia aurkeztu zuen 2012an, EHU eta Bordeleko unibertsitateen artean, "Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekaria" gaiaren inguruan, Josu Chueca, eta Xarles Bidegainen zuzendaritzapean.[1][2] Bertso txapelketetan epaile lanak bete izan ditu. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Ikus-entzunezko komunikazio graduan.[3]
Xalbador bertsolariaren iloba da.
Lanak
Nobela
- Anbroxio (2002, Elkar)
- Mahatsaren begia (2005, Elkar)
- Bichta éder (2023, Elkar)
Haur literatura
- Zorionak, Marko (2011, Elkar). Ilustrazioak: Marc Armspach.
Saiakera eta ikerketa
- Euskal esaerak. Expressions basques (2001, Elkarlanean ).
- Iparretarrak, erakunde politiko armatu baten historia (2007, Gatuzain)
- Gerla Handia, muga sakona. Lehen Gerla Mundialaren (1914-1918) hastapenak Eskualduna eta Euzkadi aldizkarietan (2009, Utriusque Vasconiae)
- Patxa. Besta bai, borroka ere bai (2010, Gatuzain)
- Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria (2014, Elkar)
- Lurraldea eta herria (2018, Pamiela)
Sariak eta errekonozimenduak
- 2002: Gazteluma saria Anbrosio.
- 2014: Txiolari originalena 2014ko #txiotesia2 lehiaketan (@enekobidegain).[4]2014: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari ulergarrienaren sarian.[5]
- 2015, 2017, eta 2019: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Bidegain, Eneko. Lehen Mundu Gerra ‘Eskualduna’ astekarian. (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ Bidegain, Eneko. «Lehen Mundu Gerra "Eskualduna" astekarian» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- ↑ «Ikus entzunezko Komunikazioa Gradua - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ «#txiotesia2 lehiaketako irabazleak Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
- ↑ «Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Eneko Bidegain literaturaren zubitegian
- Enekoren bloga "Berria"ren komunitatean
- Enekoren bloga "Goiena"ren komunitatean[Betiko hautsitako esteka]
- @enekobidegain kontua Twitter-ren
- Datuak: Q12256840
- Multimedia: Eneko Bidegain / Q12256840