El Yunque

El Yunque
Datuak
MotaIsilpeko elkartea
HerrialdeaMexiko
Ideologiaantikomunismoa eta political Catholicism (en) Itzuli
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Historia
Sorrera1955

El Yunque (Ingudea) edo Yunquearen Erakunde Nazionala isilpeko nazioarteko erakunde paramilitar, ultrakatolikoa eta eskuin muturrekoa da.[1] Haren hitzetan haien helburua «erlijio katolikoa defendatzea eta Satanen indarren aurka borrokatzea da». Halaber, «Kristoren erresuma lurrean» ezarri nahi dute. Haiei buruz oso informazio gutxi dago baina munduko herrialde desberdinatan zabaldutua daude. Alde askotatik sekta moduko funtzionamendua du.[2]

El Yunquek lobby ultrakatoliko integrista gisa funtzionatzen du, eskubide feministen, LGBTren eta progresismoaren usaina duen guztiaren aurkako gerra kulturalean murgilduta. Bere helburuak politikoak dira, erlijiotik haratago. Erlijioa helburu politikoetarako erabiltzen dute.[2]

Historia

El Yunque 1953an sortu zen Puebla de Zaragoza hirian, Mexikon, Ramón Plata Moreno eta Manuel Díaz Ciden eskutik, «erlijio katolikoa bere arerioetatik defendatzeko: komunismoa, herri judua eta masoneria» asmoarekin. El Yunque sortu zen berrogeita hamarreko hamarkadan ikasle katolikoek, batez ere eskola katoliko partikularretatik zetozenek, Pueblako Unibertsitate Autonomotik, Unibertsitate Fronte Antikomunista (FUA) sortu zutelako, ikasle erakunde militarizatua.[2]

Sektaren funtzionamendua

Zentzu zabalean, sekta gisa funtzionatzen du. El Yunquek pertsonen profil zehatzak bilatzen ditu, boterea duten familiak eta boterearekin kontaktuak dituztenak. Hurbildu eta erakarri nahi duten pertsonen fitxa sakonak egiten dituzte. Fitxak, hitzez hitz: notzuk diren, norekin mugitzen diren, zaletasunak eta pentsamendu politikoa, familiak erakartzeko eta gurasoei buruzko informazioa ateratzeko. Adingabeak erakartzeko prozesu oso bat dago, ia denak eskuin muturreko aktibistak, auzi kontserbadoreak, estamentu judizialak, politikoak eta enpresarialak. Hauek dira helburuak. Sekta bat bezala, harrapatu egiten ditu, hautatua sentiarazten dituzte eta mundua haien aurka dagoela; testuinguru horretan, lan heroikoa dutela eta obedientzia erakundeari zor diotela konbentzitzen dituzte.[2]

Herrialdeak

Munduko herrialde desberdinetan aktiboak dira baina ezin da ondo zehaztu. Gutxienez estau hauetan dira aktiboak: Mexiko, Espainia, Txile, Argentina, Ameriketako Estatu Batuak, Kolonbia.

Euskal Herrian

Ez daude daturik. Miquel Roca kazetariak Hegoaldean Vox alderdiaren kolaboratzaile bat aipatu zuen bere podscastetan.[2]

Espainian

Estatu horretan botere berezia lortu dute Vox alderdiaren bitartez. Alderdi horren barruan indar handia dute.[3] Gertuko beste erakundeak hauek dira: Hazte Oir, Abogado Cristianos, Instituto de Política Familiar, Grupo Pro-Vida Madrid... Garrantzi berezia Madrilen eta Bartzelonan dute.[2] Organización del Bien Común gisa ere ezagutzen da.

Txilen

Gutxienez 2006tik daude aktiboak estatu horretan. Urte horretan Salvador Salazarrek Muévete Chile plataforma sortu zuen.[4] José Antonio Kast politikariaren Partido Republicano de Chile alderdiarekin lotu zaio. 2016ko amaieran, ikerketa-erreportaje batek Txileko erakunde sekretuaren jarduerak eta metodoak azaldu zituen, eta, aldi berean, José Antonio Rosas, Lider Katolikoen Akademiako zuzendari nagusia, bere buruzagi nagusietako bat zela adierazi zuen.[5]

Bibliografia

  • Miquel Ramos: Dios, Patria, Yunque, 2024. Posdcast saila.

Erreferentziak

  1. https://aldescubierto.org/tag/organizacion-del-bien-comun/
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) Daniel Galvalizi: Miquel Ramos: «Las ideas reaccionarias que promueve la secta de El Yunque están en su mejor momento», Naiz.eus, 2024-09-04.
  3. https://aldescubierto.org/tag/organizacion-del-bien-comun/
  4. https://www.forumlibertas.com/entrevista-a-victoria-uroz-i-el-yunque-es-el-mayor-problema-al-que-se-enfrentan-los-laicos-catolicos-en-espana/
  5. https://www.theclinic.cl/2016/12/26/la-agrupacion-ultraconservadora-que-infiltro-la-academia-de-lideres-catolicos/

Ikus, gainera

  • Opus Dei
  • Alderdi Integrista
  • Sekta
  • Konspirazioaren teoria
  • Vox

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Naiz.eus agerkariaren erreportaia.
  • (Gaztelaniaz):Hazte Oir eta El Yunque arteko lotura.
  • (Gaztelaniaz):Miquel Rocaren podscast El Yunque inguruan.
  • (Gaztelaniaz):Álvaro Delgado El Yunqueri buruz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5352356
  • Wd Datuak: Q5352356