Ekaingo xafla

Ekaingo xafla
Jatorria
Ezaugarriak

Ekaingo xafla Ekaingo kobazuloan aurkitutako Paleolitoko arte higigarriaren adibide nabarmenetako bat da. Az­ken Madeleine mailan (K.a. 10.000) azaldutako hiru irudi grabatu dituen xafla da: basahuntz bat, trazu sakonean landua; orein baten burua, lepoa eta adarra, trazu finago batez landua; eta zaldi bat, muturra eta gorputz aurrealdea besterik markatzen ez zaiona. Gaur egun jakin ez dakigun esanahiren bat duen hirukoa zalan­tzarik gabe. Grabatu hauek ere Pirinioetako eskolarekin hobeto uztar­tzen dira.

Ikuspegi kronologiko batetik, esan daiteke Kantauri aldeko arte higikorraren ugaritasun handia Goi-Paleolitoaren az­ken bost milurtekoan eta Mesolitiko alderako trantsizioan koka­tzen dela, alegia, Madeleine III. alditik Azil aldera: K.a. 13.500etik 8.500era.[1]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Euskal artearen historia I liburutik txertatu zen 2014-12-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Ignazio BARANDIARAN, “Kantabriar arte higikorra”. En la prehistoria de la cornisa cantábrica. (Santander, 1975) 144. or.

Ikus, gaienra

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492345
  • Wd Datuak: Q20492345