Eileen Kramer

Eileen Kramer

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMosman Bay (en) Itzuli, 1914ko azaroaren 8a (109 urte)
Herrialdea Australia
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa eta dantzaria
Eileen Kramer eta Owen Allen, Canberra BOLD Australiako Dantza Jaialdia 2019ko martxoa

Eileen Kramer (Mosman Bay, Australia, 1914ko azaroaren 8a) australiar dantzaria eta koreografoa da. Ehun urtetik gorakoa da eta 2021eko maiatzean jardunean zegoen.[1][2][3][4]

Bizitza

Sydneyn hazi zen eta Conservatorium de Musican egin zituen musika ikasketak. 1939an, Gertrud Bodenwieser dantza-konpainia ikusi baino lehen, bere bizitza dantzari eskaintzea erabakia zuen. Indiara, Europara eta Amerikara bidaiatu zuen. Australiara itzuli zen 99 urterekin "kookaburren beharra sumatzen zuelako".

2008an Walkabout Bailarín liburua argitaratu zuen (Trafford Editorial: ISBN 978-1-4251-7359-3), non bere bizitza kontatu duen.[5]

Bere karismak hainbat artistaren inspirazioa izan da, hala nola "Un retrato de Kramer, La quietud interior de Eileen Kramer", hau Andrew Lloyd Greensmith zirujau plastikoak egin zuen eta Archibald sarian finalista geratu zen 2017an.[6][7]

2017an, 103 urte zituela, Kramerrek "Una Mujer de Buda" dantza-lana sortu zuen, Indiara egindako bidaietan oinarrituta. Bere bizitza luze eta aktiboa oroitarazten duen lan zabal baten parte da, Arteen Osasun Institutuak lagundu eta babestutakoa.

2017an, Kramerren beste erretratu bat Sue Healey zinemagileak egin zuen, Erretratu Digitalaren Sarian finalista izan zen (Erretratu Nazionalaren Galeria, Camberra) eta 65ean finalista, Blake Prize (Casula Powerhouse Sydney) 2018. urtean.[8]

Erreferentziak

  1. Fuss, Eloise. (1 de diciembre de 2017). Meet the 103-year-old dancer still performing, choreographing and making costumes. .
  2. Hardy, Karen. (16 de octubre de 2017). Eileen Kramer plans to dance on her 103rd birthday. .
  3. Cormack, Lucy. (5 de marzo de 2015). One hundred-year-old dancer Eileen Kramer still taking to the stage. .
  4. Nunn, Gary. (31 de mayo de 2021). La bailarina de 106 años que prohíbe la palabra viejo. .
  5. Walkabout Dancer. Booklore.
  6. «Andrew Lloyd Greensmith» Archibald Prize 2017 (Art Gallery of New South Wales).
  7. Unlikely duo pair up for Archibald prize. 28 de julio de 2017.
  8. «Eileen – Digital Portraiture Award» dpa.portrait.gov.au.

Kanpo estekak

  • Bideoa: elkarrizketa Eileen Kramerrek 108 zuela.
  • Bideoa: Eileen Kramer dantzan 100 urterekin
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q45318725
  • Commonscat Multimedia: Eileen Kramer / Q45318725

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87149066404765601070
  • LCCN: nr2002011964
  • Wd Datuak: Q45318725
  • Commonscat Multimedia: Eileen Kramer / Q45318725