Domingo Garat pastorala

Domingo Garat pastorala
Jatorria
Ezaugarriak

Domingo Garat pastorala Frantxoa Casetek idatzitako lana da, 2019ko uztailaren 28an taularatuta. Pagola herriko lagunek plazaratu zuten. Egileak berak ere hartu zuen parte antzezpenean. Bigarren antzezpenean, abuztuaren 4an, hiru mila pertsona bildu ziren emankizuna ikusteko. Hirugarren antzezpen bat ere egin zen, Saran, abuztuaren 31n.

Ezaugarriak

Lanak hogeita lau jelkaldi ditu baina ikuskizunak, bere taula jokoekin, bertsoka, kantuak eta Satanen dantza-jauziekin, hiru ordu eta erdiko iraupena ez zuen gainditu; normalean, pasatoralak oso luzeak dira. Pastoralak Garat anaien (Dominique Garat Hiriarte eta Dominique Joseph Garat) historia azaltzen du.

Domingo Garat

Frantziako Iraultzaren garaiko politikaria izan zen Domingo Garat. Bordelen abokatu izan zen, eta han Bordelen, esklabutzarako, salerosketarako erabiltzen zituzten beltzen defendatzaile gisa agertu zen. Euskal probintzien eskubideak urratzearen kontra aritu zen, baina administrazio diseinu berriaren alde bozkatu; hala ere, euskaldunak eta biarnesak elkartzen zituen Pirinio Apaletako departamenduaren kontra egin zuen. Paristik itzulitakoan Uztaritzeko alkate izan zen, eta hil arte euskal kultura eta tradizioak babestu zituen. Ipar Euskal Herriko intelektual handia izan zen. [1]

Erreferentziak

  1. https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/amarauna/osoa/6572639/abokatu-alkate-lapurdiren-ordezkari-eta-euskaltzale-izan-zen-d-garat/

Ikus gainera

  • Pastoral
  • Dominique Garat Hiriarte
  • Dominique Joseph Garat

Kanpo estekak

  • Eguzkiak euria irauli egin zuen. Allande Sokarros, Berria, 2019/07/30.
  • Pastoralaren argazkien bilduma.
  • Prestaketen bideoa Kanalduden
  • Domingo Garat Pastoralaren bideo laburpena (André Lasca, Sara, 2019-08-31). Youtube
  • Domingo Garat pastorala Joseba Aurkenerenaren artikulua kazeta.eus-en, 2019-08-30.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q85965634
  • Wd Datuak: Q85965634