Domingo Eyzaguirre Arechavala
Domingo Eyzaguirre Arechavala | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Santiago, 1775eko uztailaren 17a | ||
Herrialdea | Txile | ||
Heriotza | Santiago, 1854ko apirilaren 22a (78 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Santiago | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Liberal Party (en) |
Domingo Eyzaguirre Arechavala ( Santiago, 1775eko uztailaren 17a - 1854ko apirilaren 22a ) Domingo Eizagirre Ezkutusolo Gandiaga (Markina-Xemein, 1724)[1] landa maisuaren eta María Rosa de Arechavala y Aldayren semea zen. Agustín, José Ignacio eta José Alejo Eyzaguirre Arechavala parlamentari ohien anaia zen.
Kontziliazio Seminarioan hezia. Bere aitaren oinordekoa izan zen Moneda Etxeko entsegugile karguan. Ondoren, nekazaritza-jardueretan aritu zen, lorpen handiak eskuratuz. Maizterren baldintzak hobetu zituen.
Jarduera publikoak
- Maipoko kanaleko lanen zuzendaria, 1802an espainiar erregimenak eraikia.
- Santiagoko diputatu ordezkaria hiru alditan jarraian (1822-1823, 1823-1824 eta 1824-1825).
- Santiagoko Hospizioaren habilitatzailea (1823).
- La Victoria departamenduko gobernadorea.
- Melipilla eta La Victoriako diputatu ordezkaria (1825-1827).
- Santiagoko Batzar Probintzialeko lehendakaria (1831).
- Santiagoko diputatu ordezkaria (1831-1834 eta 1834-1837); aldi honetan Hezkuntza eta Ongizate Batzorde Iraunkorreko kide izan zen.
- Talagante hiriaren sortzailea (1837).
- Talca, Curepto eta Lontuéren diputatu ordezkaria (1837-1840 eta 1840-1843), garai honetan, Konstituzio eta Negozio eklesiastikoen Batzorde Iraunkorra osatu zuen.
- Txileko Nekazaritza Elkartearen sortzailea (1838).
Erreferentziak
- ↑ «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
Kanpo estekak
- Datuak: Q5290362
- Multimedia: Domingo Eyzaguirre Arechavala / Q5290362