Diatriba
Diatriba (grezieraz: διατριβή, diatribé «saio filosofikoa», «hitzaldia») pertsonen eta gizarte taldeen aurkako kritika negatiboa, askotan iraingarria da.[1]
Historia
Greziako Oratorian, Kristo aurreko IV. mendetik, diatriba eztabaidatzeko diskurtsoa edo testua zen. Hasieran eduki didaktiko edo morala zuen; denborarekin hitzaldi iraingarria ere izan zitekeen. Sortzailea bezala Bion Borystheneskoa filosofo zinikoa aipatzen da.[2] Diatriba modernoari Voltairek eman zion hasiera, Diatribe du doctor Akatia lana 1751an argitaratuz. [1]
Egile klasikoak
Diatriba ospetsuen egileak:
- Bion Borystheneskoa
- Teles Megarakoa
- Musonius Rufus
- Erasmo Rotterdamgoa
- Voltaire
Euskal Herrian
Gure literaturan aipagarriak dira sermolari sutsuek egindako diatribak. Esaterako, Frai Bartolome Madariagarena dantzaldien aurkako Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba ezaguna. Garai modernoetan, ideologia arteko irainak josten dituzten saiakerak diatriba gisa sailkatu daitezke. Hala nola, Jon Miranderen Abertzaletasunaren inguruan edo Patziku Perurenaren Marasmus femeninus (1993).[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=diatriba
- ↑ https://www.britannica.com/art/diatribe
Ikus, gainera
- Oratoria
- Panfleto
- Datuak: Q1209244