Denbora da Poligrafo Bakarra

Denbora da Poligrafo Bakarra
Berri Txarrak taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2014ko azaroaren 24a
Musika motaRock, Punk
Iraupena71 minutu
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaOnly in dreams
EkoizpenaRoss Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson
Berri Txarrak taldearen kronologia
Haria
(2011)
Denbora da Poligrafo Bakarra
(2014)
Infrasoinuak
(2017)

Denbora da Poligrafo Bakarra (edo DDPB) Berri Txarrak musika talde euskaldunak 2014an argitaratutako disko hirukoitza da, I- SUTXAKURRAK (Ross Robinsonek ekoitzia), II- HELDULEKU GUZTIAK (Ricky Falknerek ekoitzia) eta III- XAKE-MATE KULTURAL BAT (Bill Stevensonek ekoitzia) diskoez osatua.

Testuingurua

Denbora da poligrafo bakarra diskoa 2014ko azaroan argitaratu zen, Only In Dreams euren zigiluarekin. Guztira hiru diskoz eta 20 abestiz osatua: kantu bat taldearen urte bakoitzeko. 20. urteurrens ospatzeko lan hirukoitz hau hiru txandatan eta hiru ekoizle ezberdinekin grabatu zuten: Ross Robinson (martxoan, Kalifornian), Ricky Falkner (uztailean, Madrilen) eta Bill Stevenson (irailean, Koloradon). Abesti motz eta zuzenak dira nagusi. [1]

Sariak

Berri Txarrak taldeak hainbat sari eta izendapen lortu zituen DDPB diskoarekin, besteak beste: Premios Fest sariketan Estatuko Zuzenekorik Onenaren Saria, Vetusta Morla eta La Pegatina izendatuen aurretik. [2] Euskarazko diskorik onena, Musika Independientearen (MIN) sarietan [3] ‘Zerbait asmatuko dugu’ abestiarekin, bideoklip onenari saria Caostica zine jaialdian. [4]

Gertakariak

Aragoiko PPk , 2015eko irailaren 25ean Zaragozan ospatzekoa zen OTANen eta beronen maniobra militarren aurkako kantaldian BERRI TXARRAKek kantatzea debekatzea eta taldekideek Aragoien pertsona Non Gratatzat hartzea eskatu zuten. Taldeak adierazpena argitaratu zuen gertakarioi erantzunez [5] .

Bitxikeriak

Taldeak eskeinitako kontzertuen artean, aipagarria da Nantesen pertsona bakarraren aurrean jotako kontzertua 2017ko ekainean. [6] (Gaztelaniaz)

Abestiak

I- SUTXAKURRAK

1. Lanbroan 4:16
2. Ordaina 3:56
3. Alegia 4:04
4. Zimelkor 4:39
5. Armak 4:34
6. Etsia 2:59
7. Sutxakurrak 5:56

II- HELDULEKU GUZTIAK

1. Aditu bihurtuak 1:59
2. Bigarren itzala 4:27
3. Lemak, aingurak 3:33
4. Poligrafo bakarra 4:14
5. Bele erraldoia 3:32
6. Helduleku guztiak 3:35
7. 26 segundotan 5:19

III- XAKE-MATE KULTURAL BAT

1. Zerbait asmatuko dugu 1:43
2. Hemen sukaldarien herrian 2:05
3. Orain norbait zara 1:57
4. Hitzen oinarri ahula 2:01
5. Xake-mate kultural bat 1:59
6. Bigarren eskuko amets 4:23

Erreferentziak

  1. https://www.diariovasco.com/culturas/musica/201411/10/berri-txarrak-taldearen-kontzertu-20141110185241.html
  2. http://www.berritxarrak.net/berri-txarrak-estatuko-2015eko-zuzeneko-onenari-saria-premios-fest-sariketan/?lang=eu
  3. http://www.berritxarrak.net/berri-txarrak-en-ddpb-euskarazko-diskorik-onena-musika-independientearen-sarietan-min/?lang=eu
  4. http://www.berritxarrak.net/zerbait-asmatuko-dugu-bideoklip-onenani-saria-caostica-zine-jaialdian/?lang=eu
  5. http://www.berritxarrak.net/berri-txarrak-taldearen-adierazpena/?lang=eu
  6. https://www.publico.es/culturas/berri-txarrak-actuan-sola-persona-nantes-dimos.html

Kanpo estekak

  • [1] DDPB diskoaren kritika.
  • [2] DDPB diskoaren kritika.(Gaztelaniaz)
  • [3] DDPB diskoaren edukia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20105584
  • Wd Datuak: Q20105584