Deep Throat
Deep Throat | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1972 | |||
Izenburua | Deep Throat | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Honen izena darama | deep-throating (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Pornografia-zinema eta film komikoa | |||
Iraupena | 61 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Miami eta Florida | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Gerard Damiano | |||
Gidoigilea(k) | Gerard Damiano | |||
Antzezlea(k) | ||||
Harry Reems (ginekologo) Linda Lovelace (self (en) ) Carol Connors Gerard Damiano Dolly Sharp | ||||
Ekoizpena | ||||
Edizioa | Gerard Damiano | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Gerard Damiano | |||
Argazki-zuzendaria | João R. Fernandes (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
| ||||
kronologia | ||||
|
Deep Throat (euskaraz: «Eztarri sakona») 1972ko Ameriketako Estatu Batuetako film pornografiko bat da. Pornografiaren Urrezko Aroa erakusgarririk handienatzat hartzen da. Filmaren zuzendaria eta zuzendaria Gerard Damiano izan zen (kredituetan "Jerry Gerard" gisa agertzen da); ekoizlea Loius Peraino (kredituetan "Lou Perry"); eta antzezle nagusia Linda Lovelace zen, (benetako izena, Linda Susan Boreman).
Argumentu bat izan zuen lehen film pornografikoen artean dago, pertsonaien garapenarekin eta produkzio erlatiboki handiarekin. Bere estreinaldiarekin arreta handia lortu zuen eta "porno chic" terminoa garatu. Filma ez zen leku askotan baimendu eta epaiketak izan zituen obszenitatea zela eta.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Linda Helen bere lagunarekin bizi den neska bat da, baina gauzak zailak dira Lindarentzat, orgasmora iristea lortzen ez duelako eta sexua gustatzen ez zaiolako, nahiz eta gero bere burua kilikatzea lortzen duela argitu, baina gauzak ez direla berak nahi bezala gertatzen. Helenek mutil batzuk kontratatzen ditu Lindarekin egun bat pasatzeko, baina, emaitzak ikusita, Lindak ez duela inorekin asebetetzen, Young doktoreari buruz hitz egiten dio, sexologo bati buruz. Medikuak elkarrizketa bat du Lindarekin, eta harritu egiten da Linda ez dela asetzen, ez dela bere orgasmora iristen eta ez duela sexuarekiko inolako erakarpenik sentitzen ikustean. Young doktoreak aztertzen duenean eta Lindak klitoria eztarrian duela konturatzen denean gauzak aldatu egiten dira. Horrela, Lindak, eztarri sakonarekin probatuz, deskubritzen du zerk pizten duen gehien, eta nahi zituen orgasmoak izatea lortzen du.
Aktorea
- Linda Lovelace - Linda
- Harry Reems - Young doktorea
- Dolly Sharp - Helen
- Carol Connors - erizaina
- Bob Phillips - Fenster Jn.
- Bill Harrinson - Maltz Jn.
- William Love - Wilber Wang
- Ted Street - mezularia
- Al Gork - azken gizona
- John Byron - 11. gizona
- Michael Powers - 12. gizona
Bibliografia
- Luis Miguel Carmona eta Tomás Pérez Niño - Los 100 mejores filmes eróticos de la Historia del Cine.
- Legs McNeil, Jennifer Osborne eta Peter Pavia - The Other Hollywood: The Uncensored Oral History of the Porn Film Industry. Regan Books 2005.
Kanpo estekak
- Datuak: Q506013
- Multimedia: Deep Throat (film) / Q506013
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |