Cupido argiades

Cupido argiades
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaCupido
Espeziea Cupido argiades
Pallas, 1771
Datu orokorrak
OstalariaArgi-belar, uso-belar, Hirusta, Itsabalki eta Vicia

Cupido argiades Lycaenidae familiako lepidopteroen espezie bat da[1]. Eurasia guztian aurkitzen da, Iberiar penintsulatik hasi eta Japonia eta Indiaraino.

Deskribapena

Tximeleta txikia da, 20 eta 30 mm arteko hegal-zabalera du[2]. Tximeleta arra urdina da eta distira moreak ditu. Lerro ilun batek inguratzen ditu hegalak eta ertzak zuriak dira. Emeek kolore apalagoak dituzte, hegal urdin-marroixkak eta ertz zurikoak. Sexu biek atzeko hegaletan kolore zuriko luzakin txiki bana dituzte.

Hegalen azpialdeak urdin oso argiak dira, ia zuriak. Puntu beltzezko lerro bat dute eta atzeko hegaletan orbain laranja txiki batzuk.

Animaliaren gorputza ia zuria da, oso iletsua eta eraztun zuri ugariko antenak ditu.

Beldarra grisa edo berde argia da eta lerro ilun eta argiak ditu.

Bizi zikloa

Tximeletek belaunaldi bat baino gehiago izaten dute eta martxotik urriraino ikusi daitezke. Emeak arrautzak banan bana jartzen ditu hostoen azpialdean. Haietatik beldarrak jaiotzen dira eta inurriekin harremanak eratzen ditu. Landare lekadunak jaten ditu baina kanibalismoa ere egiten dute. Beldarrak hibernatzen du eta udaberrian pupa eratzen du[2].

Habitata

Itsas mailatik 1.500 metrotako altuera artean bizi da. Basoen ertzak atsegin ditu eta putzuetan ura edaten ikustea ohikoa izaten da[2].

Iruditegia

  • Tximeleta arra.
    Tximeleta arra.
  • Tximeleta emea.
    Tximeleta emea.
  • Hegalen azpialdea.
    Hegalen azpialdea.
  • Kopula.
    Kopula.

Erreferentziak

  1. «Cupido» www.nic.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Naranjitas rabicorta. Cupido argiades (Pallas, 1771)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q286921
  • Commonscat Multimedia: Cupido argiades / Q286921
  • Wikispecies Espezieak: Cupido argiades

  • Wd Datuak: Q286921
  • Commonscat Multimedia: Cupido argiades / Q286921
  • Wikispecies Espezieak: Cupido argiades