Clì Gàidhlig

Clì Gàidhlig, lehen Comann an Luchd-Ionnsachaidh (euskaraz: 'Ikasleen Elkartea') edo CLI izenaz ezaguna, Invernessko erakunde kulturala da, Eskoziako gaeleraren ikasleak lagunduz hizkuntza babesten duena[1].

Clìk klaseak eta elkarrizketak antolatzen ditu Eskozia osoan, tartean urtero Tional izeneko bilgunea[2]. Hizkuntza ikasteko materialak eta Cothrom (euskaraz "aldaketa" eta "taldea" esan nahi dituena) aldizkaria ere argitaratzen ditu.

Clì Eskoziako gaeleraren aldeko lobby [3] osatzen du, Eskoziako parlamentura ordezkariak bidaltzen dituena[4].

Clì eta hizkuntza-irakasle bik duela gutxi Deiseil Ltd. sortu zuten, Ùlpan ikastaroaren antolatzailea dena.

Erreferentziak

  1. Webgune ofiziala
  2. Tionalen webgunea
  3. BBC: Clì ag iomairt son Freeview do BhBC Alba
  4. Scottish Parliament cross party group on Gaelic
Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3757060
  • Wd Datuak: Q3757060