Cheikh Hamidou Kane

Cheikh Hamidou Kane

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMatam, 1928ko apirilaren 2a (96 urte) (96 urte)
Herrialdea Senegal
Familia
Familia
ikusi
  • Ndèye Fatou Kane (en) Itzuli (biloba)
    Amadou Kane (en) Itzuli (iloba)
    Birane Hane (en) Itzuli (biloba)
    Elimane Samba Hane (en) Itzuli (biloba)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Grand prix littéraire en poésie d'Afrique noire  (1962)

Cheikh Hamidou Kane (Matam, Senegal, 1928ko apirilaren 2a) frantsesezko idazlea da.

Bizitza

Parisa joan zen Zuzenbideko eta Filosofiako ikasketak egitera. Urte horietan, gogoeta egin zuen Senegalen etorkizunari eta Afrika beltzaren eta Mendebaldeko modernismoaren arteko balio tradizionalen aurkakotasunari buruz.

1959an, Senegala itzuli zen, eta garrantzizko kargu politikoak izan zituen. 1961ean, L'Aventure ambiguë eleberria argitaratu zuen. Lan hori autobiografikoa da, aldez behintzat: pertsonaia nagusia gazte bat da, islam beltzaren tradizioen eta frantses kulturaren artean bizi dena. Idazleak xake jokoko piezak balira bezala erabiltzen ditu pertsonaiak, zuriak eta beltzak aurrez aurre jarrita. Arrakasta handia eman zion egileari, baina idazteari uzteko erabakia hartu zuen, arrazoirik argitu gabe. 1995ean argitaratu zuen bigarren lana, Les Gardiens du temple (Tenpluko zaindariak). Lan horretan ere, Afrikak modernismorantz daraman bide mingarriari buruzko gogoeta egiten du.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cheikh Hamidou Kane Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q782380
  • Commonscat Multimedia: Cheikh Hamidou Kane / Q782380

  • Wd Datuak: Q782380
  • Commonscat Multimedia: Cheikh Hamidou Kane / Q782380