Burgiko Almadiaren Museoa

Almadiaren Museoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBurgi
Koordenatuak42°43′N 1°00′W / 42.72°N 1°W / 42.72; -1
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2001
Arkitektura

Almadiaren Museoa Nafarroako Burgi udalerrian dagoen etnografia-museo bat da. Erronkaribar, Zaraitzu eta Aezkoa bailaretako almadia eta almadiazainei buruzko museoa da.

Kokalekua

Herrigunearen gainaldean dago, Herriko plazako 1. zenbakian, Burgiko udaletxea eta San Pedro elizaren alboan.

Historia

2001ean inauguratu zen.

Museoa

Erakusketa iraunkorrak gure zaharrengan harrotasun sanoa piztu nahi du, hauek izan eta egin zutenagatik eta gazteengan, aldiz, iraganeko eginbeharrekiko interesa, non beraien arbasoak benetako jakitun gisa aritu ziren.

Museo-sala almadiazain eta zurginen ekintza guztiak biltzen dituen prozesuaren erakusketa moduan aurkeztua dago: zuhaitzak saldu edo enkantetan jartzen zirenetik, errekan barna Katalunia, Aragoi edo Nafarroako Erriberan saltzen zituzten enbor landuak lortu bitartera.

Almadiaren Eguna

Sakontzeko, irakurri: «Almadiaren Eguna»

Urtero apirilaren amaiaera edota maiatzaren lehenbiziko egunetan Udalak nahiz museoak Burgin ospatzen den Almadiaren Eguna jaialdia antolatzen dute.

Kanpo estekak

  • Burgiko Almadiaren Museoaren webgunea (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25475989
  • Wd Datuak: Q25475989