Bizitzeko poza (Matisse)

Bizitzeko poza (Matisse)
Jatorria
Sortzailea(k)gizonezko
Sorrera-urtea1906
IzenburuaLe Bonheur de Vivre (Joy of Life)
Mugimenduafauvismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak176,5 (altuera) × 240,7 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Deskribapena
Kokapena
LekuaBarnes Foundation (en) Itzuli
BildumaBarnes Foundation (en) Itzuli
InbentarioaBF719
JabeaLeo Stein
Historia
ErakusketakQ59773460 Itzuli

Bizitzeko poza (frantsesez: Le bonheur de vivre) 1905 eta 1906 artean, Parisen Henri Matissek, olio muhise gaineko teknika erabiliz egin zuen margolana da. Filadelfiako Barnes Fundazioan erakusten da. Lehen aldiz, 1906ko Salon des indépendants erakusketan aurkeztu zen; koloreek, bereziki kadmio koloreek eta distorsioek, haserre eragin zuten publiko artean.[1]

Deskribapena

Lan handia da: 174 × 238,1 zm. ditu. Pintura honetan, emakume eta gizon biluziak elkarren artean dibertitzen dira, musika jotzen dute eta kolore distiratsuko paisaiaz dantzatzen dute. Lanaren testuinguru nagusian, La Danse (1909-10) margolanean irudikatutako gaiaren antza duen pertsonaia-talde bat dago.

Oihal honek Matisse eta fauvisten arteko lehen haustura erakusten du. Neurri batean inspiratu zuen Pablo Picassoren Avignongo Andereñoak lanarekin batera, margolaritzaren modernismoaren zutabeetako bat da.

Teknika

2015ean, Grenobleko European Synchrotron Radiation Facility lantegiaren erradiazio-instalazioan egindako ikerketa batek artearen munduari erakutsi zionez, Matissek pintura honetan erabili zuen kadmio horiko pigmentua oxidazio-prozesu bati lotuta dago argitan egon den bitartean, gero uretan oso disolbagarria eta bereziki koloregabea den kadmio sulfato bihurtzeko. Horrek azaltzen du margolanak pairatzen ari den degradazioa.[2]

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20151222120307/http://www.barnesfoundation.org/about/press/coverage/matisse-mystery
  2. https://france3-regions.francetvinfo.fr/auvergne-rhone-alpes/quand-synchrotron-grenoble-permet-expliquer-deterioration-du-jaune-matisse-762476.html

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2538580
  • Wd Datuak: Q2538580