Bizente Paul
Bizente Paul | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Vincent-de-Paul, 1581eko apirilaren 24a | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||
Heriotza | Paris, 1660ko irailaren 27a (79 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tolosako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apaiza | ||
Mugimendua | Kontrarreforma | ||
Santutegia | |||
Irailaren 27 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Misioaren Kongregazioa San Bizente Paulen Karitateko Alabak | ||
Bizente Paul (Pouy, Akizetik gertu, Gaskoinia, 1581eko apirilaren 24a - Paris, 1660ko irailaren 27a) frantziar apaiz katolikoa izan zen. Umezurtz, preso eta eri zeudenei laguntzen eman zuen bizitza. Bi erakunde katoliko sortu zituen: Misioaren Kongregazioa eta Karitatearen Alabak. 1737an, Klemente XII.ak santu izendatu zuen. Jaieguna irailaren 27an ospatzen da.
Bizitza
1600. urtean apaiz egin zen. 1605ean, itsas bidaia batean berberiarrek preso hartu eta Tunisian saldu zuten esklabo; halaxe egon zen bi urtez. Frantziara itzulita, Misioaren Kongregazioa sortu zuen 1625ean, eta Karitatearen Alabak 1633an. XVII. mendeko errenazimentu katolikoaren ordezkari ospetsuenetakoa da. Haren sorterriak egun Saint-Vincent-de-Paul izena du.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/9/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizente Paul |
- Datuak: Q244413
- Multimedia: Saint Vincent de Paul / Q244413