Beriain (mendia)

Artikulu hau Andimendiko tontorrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beriain (argipena)».
Beriain
Datu orokorrak
Garaiera1.493 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°53′34″N 1°59′52″W / 42.8928°N 1.9978°W / 42.8928; -1.9978
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUnanutik
LuberriLuberri

Beriain (gaztelaniaz San Donato) Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendi bat da, Andimendi mendilerrokoa. Sakana haranean dago, Euskal Herriko erdigunean, eta duen garaieragatik oso irudi ezaguna da ingurumarietan.

1.493 metro garai da.[1] Goian dagoen San Donato baseliza Nafarroa Garaikoetan altuen dagoena da, eta bertan San Donato eta San Kaiet gurtu ohi dira.

Izenaren auzia

Badirudi mendiaren izen bakarra, oraintsu arte, Berain zela. Beriain formaren lehenengo agerpena 1920koa da, Espainiako Instituto Geográfico y Catastral erakundearen mapa batean. Batzuek mendiaren tontorrean dagoen San Donato baselizaren izena ematen diote mendiari, baina inguru hori ondo ezagutzen duenak biak bereizi ohi ditu.

Igotzeko abiapuntuak

  • Lizarragako mendatea (4 ordu).
  • Uharte Arakil (3 ordu).
  • Goñerri (3 h 30 m).
  • Unanu (2 h 30 m).
  • Senosiain (2 h 30 m).
  • Dorrao (2 h 30 m) .

Iruditegia

  • Beriain mendia Etxarri Aranazko soroetatik ikusita.
    Beriain mendia Etxarri Aranazko soroetatik ikusita.
  • San Donato baseliza.
    San Donato baseliza.
  • Beriain mendia, Unanu eta Dorrao herrien ikuspegi panoramikoa.
    Beriain mendia, Unanu eta Dorrao herrien ikuspegi panoramikoa.
  • Beriain mendia eta Unanu herria.
    Beriain mendia eta Unanu herria.
  • Torrealdai eta Arrizabalaga, tontorreko ermitan, Sakana osoa lainopean dagoela.
    Torrealdai eta Arrizabalaga, tontorreko ermitan, Sakana osoa lainopean dagoela.
  • Beriain Zamartzetik.
    Beriain Zamartzetik.

Erreferentziak

  1. «Beriain (San Donato) (1493 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Beriain inguruko hainbat ibilbide, Argia aldizkarian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3756086
  • Commonscat Multimedia: Beriain (mountain) / Q3756086

  • Wd Datuak: Q3756086
  • Commonscat Multimedia: Beriain (mountain) / Q3756086
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa