Benita Gil

Benita Gil
Bizitza
JaiotzaLa Ginebrosa, 1913ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPraga, 2015eko uztailaren 26a (102 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Benita Gil Lamiel (La Ginebrosa, Teruel, 1913ko urtarrilaren 14a – Praga, Txekia, 2015eko uztailaren 26a) maistra eta koordinatzaile sindikala izan zen.[1]

Pragan, bere 101. urtebetetze egunean, Isabel Katolikoaren Aginduaren merezimendu zibilari eman ziotenean, honela azaldu zituen erbestealdi luzearen gorabeherak: "Maistra nintzen, eta beti pentsatu izan dut, geratu banintz, irakaskuntzatik botako nindutela".[2][3][4]

Biografia

Nekazari baten alaba izanik, Benita Gil Lamielek haurtzaroa La Ginebrosako masadan igaro zuen, nahiz eta bere familia osoa Mas de las Matasen bizi zen, non 11 eta 14 urte artean eskolara joan zen. 1928an, familia Zaragozara joan zen. Aragoiko hiriburuan egin zituen irakasle-ikasketak 1928 eta 1932 artean.[5] Zaragozako Lehen Hezkuntzako Maisuen Elkarte Probintzialean integratuta, Espainiako Gerra Zibilean irakasle izan zen Alcañizen (Teruel) eta 1938ko apiriletik Llansan (Girona), eta horrek erraztu egin zion Espainiatik irtetea. 1939ko urtarrilean Frantzian erbesteratu zen, eta bertan Felipe Serranorekin (hura ere maisua), 1938az geroztik lankide izandakoarekin, ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten.[a]

1950ean, senarra Frantziatik bota egin zuten, eta beste espainiar askorekin batera Txekoslovakian hartu zuten eta Ústi nad Labem izeneko Bohemiako iparraldeko hiri batera bidali zuten. Hurrengo urtean, 1951ko abenduan, Benita eta bere seme-alabak, beste espainiar batzuen familiakoekin batera, Tolosan bildu ziren eta gaueko tren batek Pragara eraman zituen. Benitak zortzi urtez lan egin zuen ehungintzako enpresa batean, 1960ko hamarkadaren hasieran Txekosloviako hiriburura joan ziren arte. Han, Benita, Espainiako Alderdi Komunistako militantea, Munduko Federazio Sindikalean (FSM) aritu zen lanean. Erakunde horretan, frantses interpretea eta Latinoamerikako Ataleko idazkaria izan zen 17 urtez. 1980an, Benita eta haren senarra Espainia demokratikora itzuli ziren.[b] Hala ere, hamabi urte geroago, 1992an, Pragara itzuli ziren, seme-alabengandik eta bilobengandik hurbil egoteko.

Pragan hil zen 102 urte zituela.[6]

Aintzatespenak

  • 2014ko martxoaren 27an, "Mas de las Matas enbaxadore-titulua" eta "Matas de las Mas hiribildu fielaren domina" eman zitzaizkion.[7]

Oharrak

  1. Entre 1939 y 1951, vivieron en Laroque d´Olmes (en el departamento de l´Ariège, en el sur de Francia).
  2. En 1982, en un acto lleno de simbolismo, Benita pudo votar en las primeras elecciones democráticas: «con una rosa en la mano fui a votar». (Ver cuestionario entrevista en La Vanguardia)

Erreferentziak

  1. Esquela en "Las Maestras De La República en Facebook"
  2. «Exiliada republicana centenaria recibe en Praga medalla de Isabel la Católica» Diario La Vanguardia 25 de febrero de 2014.
  3. «Las enseñanzas de la República» elpais.com 17 de abril de 2006.
  4. «Las últimas maestras de la República» Diario La Vanguardia 25 de julio de 2014.
  5. «Entrevista en el Heraldo de Aragón» www.cazarabet.com 27 de marzo de 2014.
  6. Discurso del Embajador de España en la República Checa, D. Pascual Ignacio Navarro Ríos, leído en el acto de entrega de la Encomienda de la Orden de Isabel la Católica a Doña Benita Gil Lamiel el 25 de febrero de 2014
  7. «Sumario orden del día Ayuntamiento Mas de las Matas» www.cazarabet.com 27 de marzo de 2014.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29054477
  • Wd Datuak: Q29054477