Bedaroa

Bedaroa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaEa
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°22′38″N 2°34′15″W / 43.37722°N 2.57083°W / 43.37722; -2.57083
Demografia
Biztanleria117 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Bedaroa Eako (Bizkaia) hiru auzo nagusietako bat da, udalerriaren ekialdean kokatutakoa. 1887ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. Izenaren ahoskatze popularra "Bedaru" da.

Inguru naturala eta kokapena

Bedaroa auzoa Ea udalerriaren ekialdean dago, Ispaster eta Eako portuarekin muga eginez. Bertara heltzeko Lekeitio eta Gernika arteko errepidean hasten den BI-3481 errepidea hartu behar da.

Demografia eta biztanleria

Udalerri gisa agertzen den azken erroldan (1887koan) herriak 274 biztanle eta 56 etxe zituen. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldan 140 biztanle ditu.

Bedaroako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
137 132 139 138 142 139 137 137

Ondarea

  • Pedro Deunaren parrokia (XVI. mendekoa).
  • Bartolome Deunaren baseliza.

Iruditegia

1918-1919 urteen inguruan, Indalezio Ojanguren argazkilariak herrira egindako bisitako argazkiak dira hauek:

  • Bedaroako eliza, eta inguruko baserriak.
    Bedaroako eliza, eta inguruko baserriak.
  • San Pedro eliza, eta bertako apaiza.
    San Pedro eliza, eta bertako apaiza.
  • 20. mende hasierako Bedaroako baserritarrak.
    20. mende hasierako Bedaroako baserritarrak.

Garraiobideak

Galdakaoko Ospitalean geltokia duen Lekeitio eta Bilbo arteko Bizkaibusen autobus lineak geltokia dauka auzoan. Lau orduro igarotzen da lanegun eta asteburuetan.

Kanpo estekak

  • Bedaroako izena Euskaltzaindiaren webgunean
  • (Gaztelaniaz) Bedaroa 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254901
  • Commonscat Multimedia: Bedaroa / Q12254901

  • Lekuak
  • INE: 48028000100
  • Wd Datuak: Q12254901
  • Commonscat Multimedia: Bedaroa / Q12254901
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Eako auzoak

Bedaroa • EaNatxitua