Bardo
Bardoa edo koblari zelta Europako historia klasikoaren pertsonaia da, istorioak, kondairak eta poemak transmititzen eta bere herrien gertaerak kantatzen zituena.
Bardoak historian zehar
Kaleetan zehar joaten ziren istorioak kontatzen, jendeari ahantz ez zekizkion. Oso beharrezkoak ziren, albiste, mezu eta kontakizun mota guztietako igorleak baitziren.
Hitza proto-zelta hizkuntzatik dator, eta "ahotsa altxatzea" edo "otoitz egitea" esan nahi du. Kultura horren kideen artean izaera sakratua zeukaten, eta izaki berezitzat hartuak ziren.
Topaketa famatuak
Urtero ospatzen diren topaketa batzuetan, bardo guztiak biltzen dira bere ezagutzak partekatzeko.
- Eisteddfod Nazionala, Galesen.
- Fleadh Cheoil, Irlandan.
- Kan ar bobl, Bretainian.
Adibide historikoak
- Alan-a-Dale
- Will Scarlet
- Amergin
- Homero
Kultura bakoitzak bere istorio kontalaria du, bai bardo, koblakari, skald edo juglarea deitua bazen ere.
Mitologia zelta | ||
---|---|---|
Irlandar mitologia: Ulsterko zikloa • Fenian zikloa • Ziklo mitologikoa • Ziklo historikoa • Tuatha Dé Danann • Fomoré • Cúchulainn • Clurichaun • Táin Bó Cúailnge • Lebor Gabála Érenn • Fionn Mac Cumhaill • Fianna • Oisín • Leprechaun • Tír na nÓg • Banshee • Fir Bolg • Deirdre • Bran mac Febal • Amergin • Far darrig • Conmáel • Dagda • Daurblada • Dian Cecht • Dullahan • Eber Finn Eskoziar mitologia: Ulsterko zikloa • Finn eta Fianna • Dál Riata Galestar mitologia: Mabinogion • Mabinogiko lau adarrak • Lludd eta Llefelys • Culhwch eta Olwen • Taliesinen liburua • Galestar triadak Bretainiar mitologia: Ankou • Ys • Korrigan • Bugul Noz • Annard Noz • Morgen Arturiar zikloa: Bretainiako materia • Artur errege • Merlin • Lantzelot • Exkalibur Zelta jaiak: Samhain • Imbolc • Bealtaine • Lughnasadh Beste batzuk: Druida • Bardo • Vate |
Kanpo estekak
- Datuak: Q215144
- Multimedia: Medieval bards / Q215144