Ballyshannon
Ballyshannon Béal Átha Seanaidh | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Ulster |
Konderria | Donegal konderria |
Postakodea | F94 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°30′05″N 8°12′06″W / 54.5015°N 8.2018°W / 54.5015; -8.2018 |
Altuera | 61 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 2.299 (2016) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 71 |
Ballyshannon (irlanderaz Béal Átha Seanaidh), Irlandako ipar-mendebaldean dagoen Donegalgo konderriaren hegoaldean kokatzen den udalerri bat da. Erne aintziraren ertzean dago eta Erne ibaia bertan itsasoratzen da. Ipar Irlandako eta Leitrim konderriaren mugatik oso hurbil kokatzen da. Irlanda osoko udalerririk zaharrena gisa aurkeztu ohi du bere burua.
Historia
Aspalditik populatua izan deneko aztarnak aurkitu dira, Neolito garaikoak hain zuzen ere.
Vikingoek 795 urtean erasotu zuten herritik gertu dagoen Inishmurray uhartea, eta ondoren Erne ibaia erabili zuten lur barneko eremuak erasotzeko. Devenish uharteko monasterioa esate baterako 822 urtean suntsitu zuten.
XIX mendean Enniskillenekin lotuko zuen trenbidea iritsi zen, baina 1920an Irlandaren zatiketaren erruz bien artean nazioarteko muga ezarri zen.
Jaialdiak
- Rory Gallagher International Tribute Festival (urtero ekainean)
- Ballyshannon Folk Festival (urtero abuztuan)
Iruditegia
- Herrigunea.
- San Patrizio eliza.
- Kalea.
- Rory Gallagherren omenezko estatua.
Herritar ezagunak
- Rory Gallagher, (1948-1995), gitarrajolea. Bertan jaioa, ondoren Cork hirian hazia.
Hiri senidetuak
Kanpo estekak
- Ballyshannongo udal webgunea (Ingelesez)
- Datuak: Q805462
- Multimedia: Ballyshannon / Q805462