Azken garaipena
Azken garaipena | |
---|---|
Audioa | |
Iban Zaldua, Azken garaipena komikiaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2011 |
Generoa | Komikia |
Ilustratzailea | Julen Ribas |
Orrialdeak | 48 |
ISBN | 978-84-938938-9-7 |
Sariak | 2012ko Euskadi Literatura Saria (Haur eta Gazte Literatura) |
Azken garaipena (2011), Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiekin osatutako komikia da. 2052. urtean kokatutako istorio honek zientzia-fikzioa eta genero beltza uztartzen ditu.
Argumentua
Azken garaipenak ukronia bat plantetatzen du, hau da, historiako gertakari bat aldatu eta horrek eragindako kate-erreakzioan oinarritzen du narrazioa. Nolakoa litzateke gure egoera 2052. urtean, Hitler-ek II. Mundu gerra irabazi izan balu? Hori da komikiaren planteamentua. Protagonista, polizia kriminaleko teniente bat da, Sigrid Frisch. Krimen misteriotsu batzuk ikertu behar ditu Alemanian: hilotz batzuk hasiko dira agertzen, eta denon harridurarako, zilborra dute. Orduan hasiko da abentura korapilotsua.
Kontakizunak zientzia-fikzioa eta genero beltza uztartzen ditu, askotariko irakurketa mailak eskainiz. Besteak beste, historiako gertakarien berrikustea, irakurketa metanarratiboa, eta zientzia fikzioa eta errealismo zorrotzena uztartzea[1].
Sariak
Komiki honekin, egileek 2012ko euskarazko Haur eta Gazte Literara alorreko Euskadi saria jaso zuten[1]. Sari hau komiki bati eman zitzaion lehenengo aldia izan zen[2]. 2013an, OEPLIk, Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundeak, IBBYren Ohorezko Zerrendarako aukeratu zuen. Zerrenda horretan Espainiako estatu osoko bederatzi lan aukeratzen dira bi urtean behin, Azken garaipena izanik zerrendako komiki bakarra[3].
Gazteentzako lan gisa aurkeztu bada ere, bada esaten duenik helduentzako obra dela[4].
Azken garaipena Xabiroi komiki aldizkarian atalka argitaratu zen lehenbizi, baina liburu formatuan ere eskuragarri dago Ikastolen Elkarteak argitaraturik.
Erreferentziak
- ↑ a b Kultura eta Hizkuntza Politika, Kultura sustatu. Euskadi Literatura Sariak. (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).
- ↑ E-gorblog. "Azken garaipena" komikia, 2012ko Euskadi Literatura Sarien euskarazko haur eta gazte literaturazko lanik onenaren saria!. (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).
- ↑ E-gorblog. Beste sari bat "Azken garaipena"rentzat!. (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).
- ↑ Entzun aldizkaria. Azken garaipena. (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).
Kanpo estekak
- Datuak: Q65217110