Aurtitz
Aurtitz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Aurtitz auzoa eta NA-170 errepidearen ikuspegi orokorra Mendaur mendian gora doan mendi-pistatik. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Ituren |
Administrazioa | |
Herritarra | aurtiztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′58″N 1°43′13″W / 43.13278°N 1.72028°W / 43.13278; -1.72028 |
Demografia | |
Biztanleria | 143 (2020) |
Aurtitz (bertako hizkeran Aurtiza) Nafarroako Malerreka eskualdean dagoen Ituren udalerriko tokia da. NA-170 errepidearen aldamenean kokatzen da, Ituren herrigunearen eta Zubietaren artean. Ezkurra ibaia bere herrigunearen aurrealdetik iragaten da.
Aurtiztik Mendaur mendira eta Mendaurreko urtegira doan mendi-pista abiatzen da.
Herri honetakoa da Trikidantz erromeri talde famatua.
Iruditegia
- Aurtizko etxeak, atzealdean Mendaur ikus daitekeelarik.
- Aurtitz auzoaren ikuspegia.
- Aurtitz auzoa.
- Aurtitz auzoko karrika.
- Joaldunak eta hartza inauterietan
- Aurtitz auzoa Ameztia auzotik ikusita.
Erreferentziak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Ikus, gainera
- Bidasoan gora liburua
Kanpo estekak
- Datuak: Q12254508
Iturengo auzoak | ||
---|---|---|
Ameztia • Aurtitz • Ituren herrigunea • Latsaga |