Atharratze-Sorholüze

Atharratze-Sorholüze
 Zuberoa, Euskal Herria
Atharratzeko plaza.

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala  Tardets-Sorholus
AuzapezaArnaud Villeneuve
(2008-2014)
Posta kodea64470
INSEE kodea64533
Herritarraatharraztar-sorholüztar
Kokapena
Koordenatuak43°06′59″N 0°51′45″W / 43.1164°N 0.8625°W / 43.1164; -0.8625
Map
Azalera14,99 km2
Garaiera209 - 793 metro
Distantzia? km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria551 (2018:  7)
Dentsitatea39,36 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,61
Ugalkortasuna[1]‰ 56,22
Ekonomia
Jarduera[1]% 69,87 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,23 (2011)
Langabezia[1]% 4,78 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 74,84 (2010)
Erabilera% 47,64 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1859 (Atharratze eta Sorholüze batu). urtea


Atharratze-Sorholüze ([ad̟ðaʁats̻e s̺oʁ̞holys̻e]) Zuberoako udalerri nagusietako bat da, Maule, Sohüta, Barkoxe eta Bildoze-Onizpea udalerriekin batera. Halaber, Basabürüko hiriburua da.

Probintziako beste udalerriek bezala, galera demografiko handia izan du azken hamarkadetan.

Benito Lertxundi kantariak ezagunago egin zuen herria "Atharratzeko Jauregia" abestiagatik.

Izena

"Atharratze" toponimoak[2] aldaera hauek izan zituen: Tardedz (1249, Oloroeko notarioa[3]), Tardetz (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[4]), Tarzedz (1310, Baionako kartularioa[5]), Tardix (1692, Lextarreko Gortearen arautegia).

"Sorholüze" toponimoa[2] 1520ko Zuberoako ohituran[6] agertzen da. Agian euskarazko sorho edo "soro" hitzarekin lotura du.

Frantsesez eta okzitanieraz Tardets-Sorholus du izena.

Geografia

Hidrografia

Udalerria Oloroeko uhaitzaren ibaiadar batzuek zeharkatua da[7]:

  • Joos erreka eta haren ibaiadarrak:
    • Ibarra erreka
    • Sustaris erreka
  • Ühaitza eta haren ibaiadarrak:
    • Batasse erreka
    • Etxeberri erreka eta haren ibaiadarrak:
      • Adacassé erreka
      • Erretzu erreka
      • Goienlepue erreka
    • Jaga erreka
    • Laritolle erreka eta haren ibaidarra:
      • Lauzibar erreka

Udalerri mugakideak

Historia

Fano Herauscorritseheri eskainitako aldarea
Fano Herauscorritseheri eskainitako aldarea. Atarratzeko Arhaneko Maria Madalenaren baselizan aurkitutako idazkuna, akitanierazko hitz batzuekin.[8]

1790, Atharratzeko Kantonamendua 10 herrik osatua izan zen: Hauze, Ligi-Atherei, Larraine, Liginaga-Astüe, Montori, Santa Grazi, Zalgize, Sorholüze, Atharratze eta Iruri[2].

1859ko apirilaren 17an, Atharratze eta Sorholüze herriak batu eta Atharratze-Sorholüze udalerria sortu zuten, Onizegaine antzinako herriaren zati batekin batera (beste zatiak Aloze-Ziboze-Onizegaine sortu zuen). Segidan eliza berria eraikitzeari ekin eta 1866an bukatu zuten. Antzinako eliza 1883an bota zuten.

1905eko irailaren 1ean Oloroe-Maule trenbidearen Landa-Atharratze tartea ireki zuten.

Ekonomia

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarritua (abelazkuntza, belardiak). 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 330 ziren, horien artean 233 aktiboak ziren eta 97 inaktiboak ziren. 233 pertsona aktiboetatik 219 lanean zeuden (119 gizon eta 100 emakume) eta 14 langabezian zeuden (5 gizon eta 9 emakume). 97 pertsona inaktiboetatik 43 erretiraturik zeuden, 23 ikasten zeuden eta 31 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[9]

Diru sarrerak

2009an Tardets-Sorholus udalerrian 244 unitate fiskal zeuden, 467 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana 16.577€ zen.[10]

Ekonomia jarduerak

2007an zeuden 83 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 2 janari enpresak ziren, 3 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 7 eraikuntza enpresak ziren, 16 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 garraio enpresak ziren, 8 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 8 finantziazio enpresak ziren, 6 higiezinen enpresak ziren, 5 zerbitzu enpresak ziren, 17 administrazio publikoko enpresak ziren eta 7 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[11]

2009an zeuden norbanakoentzako 20 zerbitzu publikoetatik, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa zen, 1 jendarmeria, 1 posta bulegoa, 3 banku bulegoak, 1 funeraria, 3 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 margolariak, 1 zurgina, 1 iturgina, 3 ile apaindegiak, 2 albaitariak eta 1 apaindegia.[12]

2009an zeuden 12 establezimendu komertzialetatik, 3 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 2 okindegiak, 2 harategiak, 1 liburu denda zen, 2 zapata-dendak eta 2 drogeria ziren.[13]

2000. urtean Tardets-Sorholus udalerrian 21 nekazaritza-ustiategi zeuden, 690 hektarea erabiltzen.[14]

Etxebizitza

2007an 363 etxebizitza zeuden, 262 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 55 bigarren erresidentzia ziren eta 45 hutsik zeuden. 225 etxeak ziren eta 137 apartamentuak ziren. 262 etxebizitza nagusietatik 152 bere jabearen bizilekua ziren, 89 alokairuan okupaturik zeuden eta 22 doan lagata zeuden; 8 etxek gela bat zuten, 30 etxek bi zituzten, 51 etxek hiru zituzten, 57 etxek lau zituzten eta 116 etxek bost zituzten. 128 etxebizitzek parking plaza bat zuten azpialdean. 120 etxetan auto bat zegoen eta 87 bi edo gehiago zeuden[15]

Demografia

Biztanleriaren bilakaera

Jean de Jaurgainen "Journal de Pierris Casalivetery" egunkariaren arabera[16] Maule-Lextarreko notarioa zen Pierre Casaliveteryk zioen 1460 eta 1481 artean 7,5 su zeudela Atharratzen eta 1540 eta 1548 artean 47, hau da, 41 eta 258 biztanle hurrenez hurren.

Bi herrien batuketa gertatu ondoren, XIX. mendearen bigarren erdialdean, Atharratze-Sorholüzeko biztanle kopurua 1.000 inguruan geratu zen. Mende batez maila horretan mantendu ondoren, 1960ko hamarkadatik aurrera biztanleen galera handia jasaten hasi zen, eta XXI. mendearen bigarren hamarkadan 600 biztanle baizik ez zituen.

Atharratze-Sorholüzeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Alkateak

Agintaldia Alkatea Alderdia
1995-2001 Pierre Erbin
2001-2008 Pierre Erbin
2008-2014 Arnaud Villeneuve

Azpiegiturak

Osasuna

2009an iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako ospitale 1, botika bat eta anbulantzia bat zegoen.

Kirolak

Zibero Sport Tardets emakumezkoen eskubaloi taldeak Frantziako erregioetako kopa irabazi du 2018an. Bestetik Atharratzetik 2007ko Frantziako Tourraren 16. etapa igaro zen, uztailaren 25ean egina eta Orthezetik Aubisquera zihoana.

Hezkuntza

Atharratzek haur-eskola bat eta lizeo bat, Jaureguy[17] izenekoa, ditu.

Kultura

Atharratze-Sorholüzeko jaiak abuztuaren 15aren inguruan izaten dira, pilota txapelketa, suzko zezena eta dantza tradizional zuberotarrak egoten dira bertan.

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

  • Atharratze-Sorholüzeko gaur egungo udaletxea.
    Atharratze-Sorholüzeko gaur egungo udaletxea.
  • Udaletxe ohia.
    Udaletxe ohia.
  • Atharratzeko eliza.
    Atharratzeko eliza.
  • Atharratzeko plaza.
    Atharratzeko plaza.
  • Maidalena kapera.
    Maidalena kapera.
  • Laritolle erreka herritik igarotzen.
    Laritolle erreka herritik igarotzen.
  • erromatar garaiko aldarea
    Aranheko Maria Madalenaren kaperaren horman sartuta dagoen erromatar aldare-harriaren errepika.
  • Agosti Xahoren jaiotetxea
    Agosti Xahoren jaiotetxea
  • Xaho trinkete-ostatuko pilotalekua
    Xaho trinkete-ostatuko pilotalekua

Atharraztar-sorholüztar ospetsuak

Herri senidetuak

Atharratze-Sorholüze ondorengo herriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b c Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  3. Oloroeko notarioa - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
  5. XIV. mendeko Baionako kartularioa edo "Livre d'Or" - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  6. "Coutume de Soule de 1520", 1760ean Pauen argitaratua
  7. Sandre Datu-basea
  8. Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.11.
  9. Emploi et population active 1999 et 2007
  10. Revenus fiscaux des ménages en 2008
  11. Créations et stock d'établissements par commune en 2009
  12. Nombre d'équipements des services aux particuliers
  13. Nombre d'équipements et de services dans le domaine du commerce en 2009
  14. Exploitations agricoles
  15. Logement, 1968-2007
  16. Manex Goyhenetche: "Histoire générale du Pays basque" 3. Liburukia Elkarlanean, 2001, ISBN 2-913156-34-7, 24. orr.
  17. Jaureguy
  18. Mérimée datu basea
  • Résumé statistique[Betiko hautsitako esteka] Datu estatistikoen laburpena de Tardets-Sorholus udalerrirako INSEEn.
  • Évolution et structure de la population[Betiko hautsitako esteka] Datuen estatistikak de Tardets-Sorholus udalerrirako INSEEn.
  • France par comune Frantziako udalerri guztien datu zehatzak mapa batean ikusgai.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • (Gaztelaniaz) Atharratze Auñamendi entziklopedian
  • Atharratze-Sorholüzeri buruzko artikulua ARGIA astekarian
  • Joseba Aurkenerena: Maskarada Atharratzen [1][Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q366359
  • Commonscat Multimedia: Tardets-Sorholus / Q366359
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Atharratze-Sorholüze

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 126650622
  • BNF: 15270355r (data)
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00592/eu_a_5925/a5925
  • Lekuak
  • OSM: 2137636
  • INSEE: 64533
  • Wd Datuak: Q366359
  • Commonscat Multimedia: Tardets-Sorholus / Q366359
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Atharratze-Sorholüze
  • i
  • e
  • a