Astrid Lindgrenen Mundua
Astrid Lindgrenen Mundua (suedieraz: Astrid Lindgrens värld), Suedia hegoaldeko jolas-parkea bat da Vimmerbyn dagoena, Kalmarko konderrian.
Jolas-parkearen gaia
Astrid Lindgren idazle suediarraren eleberrietan oinarriturik dago; Pipi Kaltzaluze, Karlsson sabaian eta Astigar Mendietako Emil batez ere.
Jarduerak
Astrid Lindgrenen Munduak maiatzetik abuztura irekitzen ditu ateak eta egun osoan zehar ekintza ugari izaten dira bertan; Lindgrenen puinak musikaz eta dantzez antzeztuak edota Lindgrenen pertsonaiak ezagutzeko aukera izaten da.
Iruditegia
Kanpo estekak
- Datuak: Q750684
- Multimedia: Astrid Lindgrens värld / Q750684
57°40′28.2″N 15°50′36.6″E / 57.674500°N 15.843500°E / 57.674500; 15.843500