Ardfert katedrala
Ardfert katedrala | |
---|---|
Ardfert katedrala Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Kerryko konderria |
Giza kokaleku | Ardfert |
Koordenatuak | 52°20′46″N 9°41′13″W / 52.346°N 9.687°W / 52.346; -9.687 |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Ardfert katedrala (ingelesez Ardfert Cathedral, irlanderaz Ardeaglais Ard Fhearta), Irlandako Kerryko konderrian dagoen abade-etxea da, Ardfert herrian kokaturikoa.
Historia
San Brendan Clonfertgoak VI mendean sortu zuen abade-etxea, baina gaur egun dakusagun eraikinaren alde zaharrenak XII mendekoak dira. Anglo-normandiar estiloan eraiki zen eta sarrera erromanikoa da. XIV mendeko apezpiku baten eskultura dago, baina ez da ezagutzen nor zen.
XV mendean hainbat zati gehitu zitzaizkion. 1641ean irlandar matxinadan teilatua suntsitu zen eta berria egin behar izan zuten.
Katedralaren ondoan hilerria dago eta bertan eliza erromaniko baten aztarnak (Teampall na Hoe) eta kapera gotiko bat (Teampall na Griffin) ere badago. Azken honek hainbat Zelta gurutze ditu.
Iruditegia
- Ardfert katedrala
- Leihoak
- Hilerria
- Zelta gurutzea
Kanpo estekak
- Datuak: Q2039876
- Multimedia: Ardfert Cathedral / Q2039876