Arbaila

Artikulu hau Zuberoako eskualdeari buruzkoa da; Zuberoako eta Nafarroa Behereko mendigunea gaitzat duena beste hau da: «Arbailako mendigunea»
Eskualdearen kokapena Zuberoan
Urdin argiz Arbaila Txipia dago adierazirik eta ilunez Arbaila Handia.

Arbaila ([aʁ̞βaiʎa]) Zuberoa osatzen duten hiru eskualdeetako bat da, Basabürüa eta Pettarrarekin batera. Azken erroldaren arabera (INSEE, 1999) 3.191 biztanle ditu.


Hamaika udalerrik osatzen dute eskualdea:

  • Altzürükü
  • Arrokiaga
  • Garindaine
  • Gotaine-Irabarne
  • Idauze-Mendi
  • Mendikota
  • Muskildi
  • Ozaze-Zühara
  • Pagola
  • Urdiñarbe
  • Zalgize-Doneztebe

Eskualdeari Arbailetako mendilerroak ematen dio izena.

Historia

Erdiaroaz geroztik Zuberoako foruen arabera eginiko banaketa administratiboan, herrialdea osatzen zuten hiru mezutegietako bat izan zen, harik eta iraultza frantsesaren ondotik Zuberoako berezko instituzioak abolitu (1790. urtea) eta egitura administratibo frantsesa (kantonamendua, departamendua, eskualdea) ezarri zuten arte.

Bi degeritan - bailaratan - banatuta zegoen: Arbaila edo Arbaila Handiako degeria - Garrabie, Zalgize, Ozaze, Mendikota, Doneztebe, Gotaine, Irabarne, Idauze, Mendi eta Arrokiaga herriek osatua - eta Peiriede edo Arbaila Txipia degeria - Altzürükü, Urdiñarbe, Muskildi, Phagola, Zühara eta Garindaine herriek osatua -.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16303801
  • Wd Datuak: Q16303801


Zuberoa Zuberoako eskualdeak Zuberoa

Arbaila • BasabürüaPettarra

  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko eskualdeak
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Baztan-Bidasoa • Erdialdea • ErriberaErriberagoienaEstellerria (MontejurraEstellerriko Erribera) • Iruñerria • (Metropolialdea • Ibarrak) • Izarbeibar-Novenera • Larraun-Leitzaldea • Pirinioak • Pirinioaurrea • SakanaZangozerria
Zuberoa
Arbaila (Arbiaila Txipia • Arbaila Handia) • Basabürüa (IbarrezkerIbarresküinBarkoxeEskiula) • Pettarra