Ar Redadeg

Ar Redadegen aldeko standa Rennesen ospatzen den Yaouank musika jaialdian
2012ko Ar Redadegen ibilbidea.

Ar Redadeg bretainiera hizkuntza sustatzeko 2008an estreinakoz ospatu zen lasterketa da. Bretainiar irakasle batzuk Arrigorriagako institutuarekin izan zituzten hartu-eman batzuen ondorioz harremanetan jarri eta gero sortu zitzaien ideia izan zen.

Diwanentzako dirua biltzea izan zen zuen lehen xedea, eta Korrikaren antzerako ereduari jarraitu zion. Lehendabiziko lasterketak 600 kilometro inguru bete zituen, Nantesetik Carhaixeraino.

Ar Redadeg lasterketaren bigarren edizioa 2010eko maiatzean egin zuten, 2009ko Korrikak delegazio bat bidali zuen bigarren Ar Redadeg prestatzeari begira.

Hortik aurrera, bi urtetik bi urtera Ar Redadega ospatu dute Bretainian.

Edizioak

2024ko edizioan, AEK-ko delegazioa bertan parte hartzen.
Edizioa Urtea Kilometroak Leloa
1 2008 600
2 2010 1.200[1]
3 2012 1.500 Brezhoneg ha plijadur!

(Bretoieraz eta atseginez).[2]

4 2014
5 2016 1.700 Brezhoneg ha Plijadur!

(Bretoiera eta plazera!)[3]

6 2018 1.800[4]
7 2020/21
8 2022 2.000 Brezhoneg, yezh ofisiel!

(Bretoiera, hizkuntza ofiziala).[5]

9 2024 2.222 Treuzkas!

(Pasa ezazu!).[6]

Ikus, gainera

Kanpo-estekak

  • (Bretainieraz)(Frantsesez) Ar Redadeg lasterketaren webgune ofiziala
  • Bretainiarren Korrika karrajua.org webgunean
  • Gutxitutako hizkuntzen lasterketa amaigabea[Betiko hautsitako esteka]
  • (Frantsesez) Ar Redadeg lasterketara joateko AEKk eta Seaskak antolatutako autobusaren esku orria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2745181
  • Commonscat Multimedia: Ar Redadeg / Q2745181

  • Wd Datuak: Q2745181
  • Commonscat Multimedia: Ar Redadeg / Q2745181


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  • i
  • e
  • a
Korrikaren ekitaldiak
Edizioak
19801982198319851987198919911993199519971999200120032005200720092011201320152017201920222024
Korrikaren ahizpak
Correlingua • Ar Redadeg • CorrellenguaLa Passem • Corrilingua • Sprochrenner • Lefkantun • RithRas yr Iaith
  1. «Astelehenenan hasiko da Ar Redadeg, Bretainiako Korrika» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  2. «Bretoieraren alde ere, korrika» Berria 2012-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  3. «Bretoieraz hitz egitea «plazera» izateko» Berria 2016-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  4. «Lanean, munstro bihur ez dadin» Berria 2018-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  5. «Bretoieraz birjabetzeko» Berria 2022-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  6. «Txiki(tu)en sarea ehuntzen» Berria 2024-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).