Antropologia Feminista Ikerketa Taldea

Antropologia Feminista Ikerketa Taldea
Datuak
Motaikertaldea eta pertsona juridikoa
Jarduera
KidetzaMari Luz Esteban eta Marta Luxán
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
webgune ofiziala

Antropologia Feminista Ikerketa Taldea (edo AFIT) Euskal Herriko Unibertsitateko ikertaldea da. UPV/EHUko Parte Hartuz eta NOR ikertaldeekin batera EMAN Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitatea osatzen dute taldekideek.[1]

Marko teoriko eta metodologiko feministan kokatzen da taldearen jarduera. 2008-2009 ikasturtetik Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterraren antolakuntzan eta irakaskuntzan ere hartzen du parte, baita izen bereko doktoretza programan ere.

Ikerketa lerroak

Mari Luz Estebanek koordinatzen duen talde honen ikerketa-ildoa marko teoriko eta metodologiko feminista aztertzea da, eta hor barruan ikerketa lerro nagusiak lau dira: (1) Gaur egungo egoera politiko eta ekonomikoan desparekotasun eta bazterketa prozesuak. (2) Eremu ezberdinetako parekidetasun politikak eta politika feministak. (3) Emozioak, praktikak eta gorputz politikak, eta identitateen birformulazioa. (4) Ikuspegi teoriko eta metodologiko ezberdinen berrikustea.[2]

Sariak eta errekonozimenduak

Taldea oso ezaguna da bai Espainiako estatuan baita Latinoamerikan eta Europako zenbait herrialdetan ere; 50etik ponentzia gonbidatu eman dituzte estatuko eta nazioarteko kongresutan.

  • 2015: Micaela Portilla saria jaso zuen Mari Luz Estebanen zuzendaritzapean Itxaso Martin Zapirainek egindako tesiak[3]
  • 2015: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.[4]
  • 2015: Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen III. Lehiaketako saria, Emakundek emana (Emakumearen Euskal Erakundea), honako lan honekin: Continuidades, problemas y rupturas frente a la igualdad: Jóvenes y relaciones de género en el País Vasco. Egileak: Mari Luz Esteban (koord.), Maggie Bullen, Carmen Díez Mintegui, Jone M. Hernández eta Elixabete Imaz.
  • 2016: Micaela Portilla saria jaso zuen Maider Zilbeti Pérezek egindako tesiak, Mari Luz Esteban eta Arantza Camposen zuzendaritzapean egindakoa.[3]
  • 2017: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.[5]
  • 2018: Udako Euskal Unibertsitatean 2018/2019 ikasturteko sarrera-hitzaldia irailaren 27an Eibarren izenburu honekin: “Zientzia ikusten topaketa, probokazio eta eraldaketa gisa. Proposamena antropologia feministatik”.[6]
  • 2019: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.[7]
  • 2019: sarrera-hitzaldia Antropologia, osasun eta feminismoei buruzko II. Jardunaldietan - Genero sistema bizitzetan 2019-05-24 “Antropologia, Feminismoa eta Osasuna: Elkarrizketak, tentsioak eta analisi-ikuspegiak” (Bideoa) // “Antropología, Feminismo y Salud: Diálogos, tensiones y perspectivas de análisis” ) II JORNADAS DE ANTROPOLOGÍA, SALUD Y FEMINISMOS - El sistema de Género en las vidas 24-05-2019), Facultad de Ciencias Políticas y Sociología. Universidad Complutense de Madrid. Hasierako ekitaldiko ponentzia:“Antropología, Feminismo y Salud: Diálogos, tensiones y perspectivas de análisis”.
  • 2020: Hizlaria UPV/EHUko ikasturte-hasierako ekitaldian. “UPV/EHU eta COVID-19a: ikaskizunak eta etorkizunerako erronkak” Inmaculada Arostegui, Gorka Orive, Juan José Unzilla, Mari Luz Esteban, eta Sara de la Rica [8][9]
  • 2020: Micaela Portilla saria jaso zuen Maria Zapata Hidalgok egindako tesiak, Mari Luz Esteban zuzendaritzapean .

Erreferentziak

  1. «Antropologia Feminista Ikerketa Taldea - AFIT - enpresa - Transferentzia eta Berrikuntza IETB - UPV/EHU» enpresa (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  2. AFIT | Antropologia Feminista Ikerketa Taldea Research Group. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  3. a b «MICAELA-PORTILLA-Trabajos-premiados - Micaela Portilla Vitoria Saria (Tesiak) - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» berdintasuna-direccionparalaigualdad (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  4. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2015 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  5. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2017 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  6. Udako Euskal Unibertsitatea. (2019). UEU, Urteko Txostena 2018. UEU.
  7. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2019 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  8. «UPV/EHUk 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia ospatuko du» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  9. «2020-2021 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107369723
  • Wd Datuak: Q107369723