Anjou

Eskualdearen mapa
Eskualdearen mapa

Anjou[1] (latinez: Andegavia) Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Maine eta Loira departamendua osatzen duena. Hiriburua Angers zuen.

Historia

Zelta herriek jendeztatua, erromatarrek eta frankoek konkistatu zuten hurrenez hurren. 880 inguruan konderri bilakatuta, X. mendean Inperio Karolingioa desegitean burujabetasuna lortu zuen. XI. eta XII. mendeetan zehar Frantziako printzerri nagusienetariko bat izan zen.

XII. mendean, Ingalaterrako koroarekiko loturak estutu (Godofredo V.a Anjoukoa Matilde Ingalaterrako erreginarekin ezkondu zen) eta Normandiako dukerria hartu zuen. Henrike II.a, aurrekoen semea, Ingalaterrako errege izendatu zuten eta Ingalaterrako koroak Frantziako mendebaldean eta Euskal Herriko iparraldean (Lapurdi eta Zuberoa) zuen eragina guztiz bizkortu zen, Anjou etxeko kondeen bidez betiere.

Anjouko bigarren dinastia sortu zuen Karlos I.ak lurrak zabaldu zituen Proventza (ezkontzaren bidez) eta Napoliko Erresumara (1266). 1204tik aurrera Frantziako erregeen eragina nabaria da eta 1360an dukerri bilakatu zen. 1481ean Frantziako koroari lotu zioten. Ondoren, hainbat printzek eraman zuten Anjouko duke titulua (Henrike III.ak, Frantzisko Anjoukoak eta Filipe V.a Espainiakoak, besteren artean).

1790ean, Frantziako Iraultzak departamenduak sortu zituenean, desagertu zen.

Ikusi ere

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
47°28′N 0°33′W / 47.467°N 0.550°W / 47.467; -0.550
Frantziako eskualde historikoak

Alsazia • Angoumois • Anjou • ArtoisAunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • BearnoBorboierria • Borgoina • Bretainia • Champagne • Comtat VenaissinDofinerriaFlandriako konderriaFoixForez • Franche-Comté • GaskoiniaGuiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderriaKorsikaLanguedocLandau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • MarcheNafarroa BehereaNivernaisNormandiaOrleanerriaPertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • RoussillonSaintongeTurenaTrois-Évêchés


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107426
  • Commonscat Multimedia: Anjou / Q107426

  • Wd Datuak: Q107426
  • Commonscat Multimedia: Anjou / Q107426