Amarita

Amarita
 Euskal Herria
Amaritako eliza
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°54′55″N 2°37′45″W / 42.9153°N 2.6292°W / 42.9153; -2.6292
Garaiera530 m
Demografia

Amarita Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. Itsas mailatik 530 metro gorago dago, Gasteiz hirigunetik bederatzi kilometrora, Mendibil eta Arroiabe herrietatik gertu. 30 bat biztanle ditu.

Izena

XI. mendeko Donemiliagako goldean Hamarita gisa agertzen da.[1] 1305ean Amarieta gisa dokumentatzen da; 1351 Amarita. Beste izen batzuekin ere dokumentatua izan da, besteak beste, Ochoa d'Amarita, Amaryta, Amárita, Amaritasoloa, Amaritaortua edo Amaritu.[2][3]

Demografia eta biztanleria

Amaritako biztanleria

Ondarea

Herriko eraikinik garrantzitsuenen artean hauek aipa ditzakegu:

  • San Pedro Apostuluaren parrokia nabarmentzen da. XIX. mendean eraikia estilo neoklasikoko erretaula dago bertan. Elizaren dorrea eta bestelako elementu batzuk XIX. mendea baino lehenagokoak dira, sakristia esaterako XVIII. mendekoa da eta alboetako erretaulak XVII. mendekoak.
  • Iturria
  • Amaritako zubiak Santa Engrazia ibaia zeharkatzen du.[4]
  • Bolatokia.

Jaiak

Amaritak ekainaren 29an ospatzen ditu jaiak, San Pedro egunarekin batera.

Erreferentziak

  1. https://www.ehu.eus/galicano/id583&l=es&cro=0
  2. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=794&lang=es&kodea=103551&mota=lekuak
  3. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/80204.pdf
  4. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Kultura Ondarea: Amaritako zubia. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q620786
  • Commonscat Multimedia: Amarita / Q620786

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316735365
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00282/eu_a_2826/a2826
  • Lekuak
  • INE: 01059000400
  • Wd Datuak: Q620786
  • Commonscat Multimedia: Amarita / Q620786


Gasteizko herriak: Amarita

Aberasturi • Amarita • AndetxaAndolluArangiz • Aretxabaleta • ArgandoñaAriñizArkaiaArkautiArmentiaArtatza ForondaAskartzaAztegietaBerroztegietaBetoñu • Bolibar • Ehari • Elorriaga • ErretanaEskibelEztarroaForondaGamarraGamarragutxiaGamizGardelegi • Gaztelu • GereñaGobeuGometxaIhurreIlarratzaJungituKrispiña • Lasarte • Legarda • LermandaLopidaLubinao • Mandoia • Margarita • MartiodaMataukuMendiguren • Mendiola • Mendoza • MiñaoMiñaogutxiaMonasteriogurenOreitia • Otazu • OtobarrenOtogoienSubillaUribarri ArratzuaUribarri DibiñaUribarri Nagusia • Villafranca • Zerio • ZuhatzuZumeltzu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa