Alfonso Etxegarai

Alfonso Etxegarai
Bizitza
JaiotzaPlentzia, 1958ko urtarrilaren 10a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Kristiane Etxaluz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Alfonso Etxegarai Atxirika (Plentzia, Bizkaia, 1958ko urtarrilaren 10a -) Euskal Herriko deportatu ohia da; 2019rarte São Tomé Afrikako uhartean bizi zen deportatua, Euskal Herrira itzultzea debekatuta zuelako.[1] Kristiane Etxaluzen senarra da.

Biografia

Plentziarra, hamazortzi urterekin Lemoizko zentral nuklearrean hasi zen lanean. Ordurako LABeko militantea eta ETAko kidea zen, hainbeste borroka sindikal eta politikotan parte hartuz. 1978an Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan zuen, zentralaren kontrako eraso baten ondorioz.

1985eko uztailean Frantziako gobernuak Quitora (Ekuador) deportatu zuen; han polizia espainiarrek Ekuadorreko gobernuaren laguntasunarekin bahitu eta torturatu zuten. Besteak beste elektrodoekin jazandako tortura latzen ondorioz, Juan Pedro Guzmán, bizkaitar enpresaria eta Athleticeko zuzendaria bahituta zegoen tokiaren berri eman zion poliziari.[2] Ekuador eta Espainiaren arteko komunikabide zuzena eta azkarraren ondorioz torturatzaileek bere helburua lortu zuten. Torturatuta egon zen bitartean, familiarrek ez zuten jakin non zegoen eta ez Espainiako gobernuak ez eta Ekuadorreko gobernuak ez zuten bere berririk eman.[3]

Zortzi egun beranduago (1986ko martxoaren 19an) Ekuadorreko gobernuak São Tomé eta Príncipera deportatu zuela azaleratu zen. 1986ko abuztuaren 14tik 2019ko irailararte hor bizi behar izan zuen.[4]

Sorkuntza lanak

Bere bizipenez eta batez ere erbesteratzearen modu berezia den deportazioaren gainean zenbait lan egin izan dira, beti Kristiane Etxaluz bikotekidea lagun duela.

Berak idatzitako liburuak

Berari buruz

Erreferentziak

  1. https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20190929/etxegarai-recorre-siete-mil-kilometros-y-cuatro-decadas-para-volver-a-casa
  2. https://elpais.com/diario/1987/03/27/espana/543798015_850215.html
  3. https://elpais.com/diario/1986/08/19/espana/524786410_850215.html
  4. Piztu Plentzia! bloga.
  5. «Hitzezko txalupak», harreman estu baten paperezko euskarria, Gara, 2011ko azaroaren 10a.

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253168
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 31254673
  • ISNI: 0000000059202046
  • BNE: XX1014279
  • GND: 1156202116
  • LCCN: n96004060
  • Wd Datuak: Q12253168