Alev Kelter
Alev Kelter | |
---|---|
(2017) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tampa, 1991ko martxoaren 21a (33 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Chugiak High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | futbolaria, hamabosteko errugbilaria, zazpiko errugbi jokalaria eta izotz-hockeyko jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Altuera | 168 zentimetro |
Leyla Alev Kelter (Eagle River, 1991ko martxoaren 21a) estatubatuar futbol, izotz-hockey eta errugbi jokalaria da, defentsa eta erdilari posizioan jokatzen duena.[1]
2024ko Parisko Udako Olinpiar jokoetan brontzezko domina jaso zuen zazpiko errugbian.[2][3]
Ibilbidea
Futbola eta hockeya
Izotz hockeyko 18 urtez azpiko talde nazionalerkoa deitu zuten, zeinarekin 2008ko IIHFko Munduko Txapelketa jokatu zuen eta garaile suertatu zen.
Gero, Wisconsin Badgers taldearekin jokatzen zuela, 20 urtez azpiko futbol selekziora deitua izan zen.
Errugbia
2016ko azaroan deitu zuten lehen aldiz Eagles-etara, normalean jokalari titularra izaten da eta erdiko postuan jarduten du.
2015ean Sevenseko selekzio estatubatuarra osatu zuen. 2015eko Panamerikar Jokoetan parte hartu zuen, Eagles azpitxapeldunak izan ziren Canucks inbidiagarrekin garaitu ondoren.[4]
Munduko kopetan parte hartzea
2017ko Irlandako Munduko Kopa jokatu zuen eta bere taldeko golegile handiena izan zen 32 punturekin.
Mundiala | Egoitza | Emaitza | BP | Tries |
---|---|---|---|---|
2017ko Emakumezkoen Munduko Errugbi Kopa | Irlanda | Laugarren postua | 5 | 1 |
Olinpiar Jokoak
2024ko Udako Olinpiar jokoetan Parisen hirugarren postua lortzeko Australiaren aurka jokatu zuten uztailaren 30ean eta 14-12 irabazi zuen AEBk.[5] Brontzezko domina irabazi zuen taldea osatu zuten jokariak hauexek izan ziren: Alev Kelter, Lauren Doyle, Kayla Canett, Kristi Kirshe, Ilona Maher, Ariana Ramsey, Naya Tapper, Alena Olsen, Alex Sedrick, Sammy Sullivan, Sarah Levy, Stephanie Rovetti, Kristen Thomas eta Nicole Heavirland.[2]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris | 03 ! | Zazpiko-errugbia emakumeak |
Erreferentziak
- ↑ Alev Kelter, datos y estadísticas de World Rugby
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Resultados Final Femenino Rugby 7 - JJOO de París 2024» Marca 2024-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
- ↑ ISSN https://olympics.com/es/paris-2024/calendario/rugby-7/femenino?day=undefined..
- ↑ Canadá gana la medalla de oro, El Espectador
- ↑ (Gaztelaniaz) «| EL MUNDO» ELMUNDO 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
Kanpo estekak
- Datuak: Q25999697
- Multimedia: Alev Kelter / Q25999697