Albatrellus ovinus
Albatrellus ovinus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Albatrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Albatrellus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Albatrellus ovinus F. Kotlaba eta Z. Pouzar, 1957 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus ovinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Albatrellus ovinus Albatrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore gozoa dute nahasian. Birrineztatuta ere bai.
Sinonimoak: Polyporus ovinus, Albatrellus albidus, Polyporus lutescens, Polyporus limonius, Scutiger ovinus, Caloporus ovinus, Boletus ovinus.
Deskribapena
Kapela: Haragitsua, 4 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura eta deprimitua, ertz irregularki zirkularra. Kapelaren azala leuna, lehorra (pitzatu egin ohi da), kolore aldakorrekoa: zuri-horixka, batzuetan arre-gaztaina kolorekoa edo gris-arrosa, baina inoiz ez berdexka edo laranja kolorekoa.
Himenioa: Poro dekurrenteak, oso txikiak, zuri-krema kolorekoak isla horixkekin.
Tutuak: 4 mm-ko sakonerakoak,
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, apur bat deszentratua, fin-fin belusatua, zuritik beltzaranera doan kolorekoa.
Haragia: Zuri-horixka kolorekoa, biguna, KOH erreaktiboarekin hori kolorea hartzen du. Usaintsu samarrekoa eta zapore leunekoa. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Albatrellus hitza,onddo honen izen generiko italiar albatrello-tik dator (alberello). Ovinus epitetoa latinetik dator, ardia esan nahi duen "ovis" hitzetik. Ardiek jaten dutelako.
Jangarritasuna
Jangarri ona.[3]
Nahasketa arriskua
Albatrellus cristatus delakoarekin nahas daiteke, honen kapelaren azalak tonu berdexkak izaten ditu, haragi gogorra eta pagoetan eta hostozabaletan agertzen da. Albatrellus subrubescens espeziearekin ere nahas daiteke, honen kapelaren azalak laranja koloreko tonuak ditu. Albatrellus confluens-ek KOH erreaktiboarekin purpura kolorea ematen du eta zapore mingots samarrekoa da.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Talde oso bateratuetan, kapelak elkartzen. Mendiko koniferoetan (izeia, pinua).
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Brasil.[5]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega S. A. Barcelona, 549 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Albatrellus ovinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q331465
- Multimedia: Albatrellus ovinus / Q331465