Aita Santuaren hutsezintasun
- Artikulu hau dogma katolikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «hutsezintasun».
Erromatar Eliza Katolikoaren teologiaren arabera, Aita Santuaren hutsezintasuna dogma bat da. Dogma honen bitartez, Aita Santuak fede eta moralei buruzko gaietan «aita santuaren definizio solemne» edo adierazpen ex cathedra mailako erabaki dogmatikoa iragartzen duenean ezin du akatsik egin. Erabakia fede-egi bilakatzen du, baldintzarik gabeko esanekotasun eragiten duena eta bat ere aurkakotasun onartzen ez duena.[1]
Vatikanoko I. kontzilioak 1870ean ezarri zuen fede-dogma hau, Pio IX.ak aldarrikaturiko Pastor Æternus konstituzioaren bitartez.[2] Harrezkero, Eliza Katolikoak dogma bakarra baino ez du promulgatu, 1950eko azaroaren 1ean Pio XII.ak Andre Mariaren Jasokundearen hain zuzen ere (hala ere, gotzainei kontsultak egin zizkien).
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q275016
- Multimedia: Papal infallibility / Q275016
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |