Aintzinako Narako monumentu historikoak
Aintzinako Narako monumentu historikoak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Tōdai-ji | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 870 |
Kokalekua | Japonia |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 34°41′N 135°50′E / 34.683°N 135.833°E / 34.683; 135.833 |
Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Aintzinako Narako monumentu historikoak UNESCOk 1998an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Nara hiriko zortzi tokiren multzoa da. Bost tenplu budista, xintoista bat, jauregia eta ohiana dira.
Eraikinak
- Tōdai-ji (東大寺, "ekialdeko tenplu handia"): 728 urtean eraikia, Daibutsu Buda Handiarengatik da ezaguna.
- Daibutsuden, eraikin nagusia.
- Buda Handia.
- Ate nagusia.
- Kōfuku-ji (興福寺): 669 urtean fundatu zen Yamashinan baina 672an Narara aldatu zen. 710an berriz tenplua desmantelatu eta gaurko tokian ezarri zuten. Minamoto no Yoritomo shogunak babestu zuen.
- Tōkondō eraikina eta pagoda.
- Nan'en-dō.
- Hoku'en-dō.
- Kasuga-taisha (春日大社): 768 urtean eraikitako santutegi xintosita da. Barnean dituen brontzezko linternengatik da ezaguna.
- Kasuga-taisha.
- Minamimon atea.
- Brontzezko linternak.
- Gangō-ji (元興寺): 593an eraiki zen Asukan eta 718an Narara aldatu zuten..
- Gokurakubō hondō.
-
- Yakushi-ji (薬師寺): 680an eraiki zen Japoniara iritsitako lehenengotako budarekin batera.
- Urrezko pabiloia.
- "Musika izoztua" pagoda.
- Pagoda biak gauez.
- Tōshōdai-ji (唐招提寺): 759an eraiki zen eta "urrezko pabiloia" arkitektura klasikoaren eredu kontsideratua dago.
- Urrezko pabiloia.
- Irakurtzeko aretoa.
- Shichidō garan.
- Heijō jauregia (平城宮, Heijō-kyū): Japoniako enperadorearen egoitza izan zen Nara Aroan. Gaur egun jauregiaren aztarnak eta berreraikitzen ari diren eraikin batzuk daude ikusgai.
- Jauregiaren maketa.
- Daigokuden, audientzia aretoa.
- Suzakumon sarrera nagusia.
- Kasugayama oihan primarioa (春日山原始林, Kasugayamagenshirin): 728 urtean eraikia, Daibutsu Buda Handiarengatik da ezaguna.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Frantsesez) UNESCOren webgunean dagoen informazioa
- Datuak: Q1055749
- Multimedia: Historic monuments of ancient Nara / Q1055749