Ahoskera
Ahoskera[1], ebakera edo oguzkera alde batetik norbanakoek ahozko diskurtsoa ebakitzeko duten erari egiten dio erreferentzia, eta beste aldetik, hizkuntzak nola ahoskatu egiten diren egiten dio erreferentzia.
Giza ahotsa ekoizteko, ahoskatzeko, ahoskatze aparatua erabiltzen da. Arnas sistemak mugitzen duen airearen bibrazioa eta aho, sudur eta eztarriko elementuek egiten diote aireari traba edo erresonantzia. Aire-bibrazio horren sorburu nagusia ahotskordak[2] dira. Ahoskatzerakoan giza ahotsa nola erabiltzen den deskribatzeko, hiru tasun hauei begiratzen zaie:
- Intonazioa edo doinua.
- Bolumena edo indarra. Non indartzen den gehiago edo gutxiago diskurtsoa ahotsaren bidez.
- Erritmoa. Azkarrago edo motelago ekoiztu daiteke diskurtsoaren atal bat.
Hizkerari begiraturik ere, berdin-berdin begira dakioke,
- Hizkuntzaren esaldi-doinuei.
- Hizkuntzaren azentu-ereduei.
- Hizkuntzaren erritmoari.
Ikus, baita
- Azentua.
- Bokal.
- Euskararen hotsak.
- Fonema.
- Fonetika.
- Fonologia.
- Kontsonante.
- Silaba.
Kanpo estekak
Euskaltzaindiaren 87. erabakia: Euskara batuaren ahoskera zaindua.
- Datuak: Q184377
- Multimedia: Pronunciation / Q184377
Erreferentziak
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |