Agger
Agger arrapala, karel edo lubeta bat izendatzen duen antzinako erromatar hitz bat da. Latinezko Aggero aditzetik dator, zeina "zuzendu" edo "muino bat egitea" esan nahi baitu.
Harresietan
Hainbat testuingurutan erabiltzen zen. Kanpaleku militarren harresien sisteman oso ohikoak ziren eta erregistro arkeologikoan askotan harresietatik geratzen diren aztarna gutxietakoak izaten deira. Kanpamenduaren kanpoko perimetroan lubanarroa egiten zenean, ateratzen zen lurra eta harriak zulotik gertu pilatzen zen eta horrela, aggerra altxatzen zen.
Galtzadetan
Erromatar galtzaden agger hitza lubeta izendatzeko erabil daiteke[1]. Galtzaden lubetak edo agger-ak ganga forma duten. Galtzadetako agger-a hainbat geruzaraz osatuta zegoen, harri handiak, ertainak, harrixkak eta lurrarekin hurrenkera zehatza jarraituz. Lehenik eta behin, galtzadaren trazatua zulatzen zen, eta aterazten zen lurra, beste materialekin nahastuta, agger-a egiteko aprobetxatzen zen.
Seriar harresian
Agger Erromako Serviar Harresien zati zehatz batek jasotzen duen izena ere bada, hiria bere alderik ahulenean babesten zuena, Campo Esquilino deritzonean, eta bastioi indartsuz zaindutako parapeto bikoitz bat zen.
Setiorako baliabidea
Aggerraren teknika setio arma bezala ere erabili zen: hiri edo gotorleku etsai bat setiatzen zutenean, agger bat eraikitzen zen hiriko infanteriari harresiak gainditu eta hiri hori eraso bidez hartzea ahalbidetzeko. Erromatar garaiko aggerrik nabarmengarri eta hobekien kontserbatuenetako bat Masadako gotorlekurako sarrera arrapala da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q81618
- Multimedia: Complesso imperiale di Roma Termini / Q81618