Adelaida de la Calle

Adelaida de la Calle

(2015)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdelaida de la Calle
JaiotzaMadril, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
La Lagunako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Biology (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Malagako unibertsitatea

Adelaida de la Calle Martín (Madril, 1948) biologo espainiarra da, biologia zelularreko katedraduna, Malagako Unibertsitateko[1][2] errektorea, eta 2015eko ekainetik 2017ko ekainera arte, Andaluziako Juntako Hezkuntza sailburua izan zen.[3] Gaur egun, Andaluziako Korporazio Teknologikoko lehendakaria da.[4] Sevillako Unibertsitateko Domina jaso zuen, hezkuntza-erakunde hori Nazioarteko Bikaintasuneko Campus gisa aitortua izan dadin laguntzeagatik; horrek esan nahi du erakundea Europako unibertsitate-zentro ospetsuenekin parekatzea.[5]

Ibilbide akademikoa

1948an jaioa, Zientzia Biologikoetan lizentziatu zen 1972an Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta hiru urte geroago doktore-titulua lortu zuen La Lagunako Unibertsitatean. 1979an, Malagako Unibertsitateko irakasle laguntzaile izan zen; 1982tik 1983ra, Ulmeko Unibertsitatean egin zuen lan, eta, 1983an, biologia zelularreko irakasle titular izendatu zuten, Malagako Unibertsitateko Biologia Zelularra eta Genetika Sailean.[2]

Geroztik, besteak beste, ondoko ardurak bete ditu: Malagako Unibertsitateko Ikastaro Irekietako zuzendariordea (1989), Ikerketako errektoreorde albokoa (1990-1992), Zientzia Fakultateko dekanordea (1994) eta Malagako Unibertsitateko Ikerketako errektoreordea izan da 1994 eta 2003 bitartean. 2004an, Malagako Unibertsitateko errektore hautatu zuten. Halaber, Unibertsitateko sailburua da, Malagako Unibertsitateko Fundazio Orokorreko lehendakaria, Unibertsitatea-Enpresa Behatokiaren Fundazioko lehendakaria, Malagako Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kontseilaria, Andaluziako Korporazio Teknologikoko kidea, Unibertsitateen Andaluziako Kontseiluaren izenean. 2011 bitartean, Andaluziako Unibertsitate Publikoen Elkarteko (AUPA) lehendakaria izan zen, eta 2011 eta 2013 bitartean Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako lehendakaria izan zen.[6][7][8] Podemoseko Idazkaritza Politikoko arduraduna eta alderdiko bigarrena zen Íñigo Errejón politikariari ireki zioten diziplina espedientearen arduraduna izan zen, enplegua eta soldata kendu ziona.[9]

2015eko ekainaren 17an, Andaluziako Juntako hezkuntza-kontseilari izendatu zuten. Andaluziako Juntako presidentea zen Susana Díazek bultzatutako gobernu-krisiaren ondoren, 2017.eko ekainaren 8an jakinarazi zen ez zuela Hezkuntza Sailaren buru izaten jarraituko, eta hurrengo egunean utzi egingo zuela; bere ondoren Sonia Gaya etorri zen.

Ikerketa

Ikerketa arloan, lehen etapan, lakbertsoen nerbio-sistemaren zitoarkitektura aztertu zuen, eta, 1998az geroztik, bere lanak (1984az geroztik Ikerketa Plan Nazionalak finantzatuak) nerbio-sistemaren azterketan oinarritzen dira, batez ere dopamina-hartzaileei eta Gongoil Basaletako transmisio-mekanismoei dagokienez.[2] Hartzaile dopaminergikoen eta opioideen heteromeroen eraketa eta morfinarekiko mendekotasunean duten inplikazioa ere aztertu ditu. Pasteur Institutuarekin, Karolinska Institutuarekin eta Cajal Institutuarekin lankidetzan aritu da neuroendekapenezko gaixotasunei dagokienez.

Erreferentziak

  1. Universidad de Málaga. Rectora. .
  2. a b c UNED. Currículum Vitae de Adelaida de la Calle Martín. .
  3. «Las caras del nuevo Gobierno de Díaz» El País 17 de junio de 2015.
  4. https://web.archive.org/web/20220218160649/https://www.corporaciontecnologica.com/es/quienes-somos/staff-cta/Adelaida-de-la-Calle-Martin/
  5. Adelaida de la Calle recibirá la medalla de la Universidad de Sevilla. 17 de junio de 2011.
  6. Universidad de Cádiz. (3 de noviembre de 2014). El rector de la Universidad de Cádiz, nuevo presidente de la Asociación de Universidades Públicas Andaluzas. .
  7. Adelaida de la Calle cede el testigo al frente de la CRUE. 29 de noviembre de 2013.
  8. Nueva Economía Fórum. Adelaida de la Calle. .[Betiko hautsitako esteka]
  9. La nueva consejera de Educación andaluza fue la rectora de la Universidad que le abrió un expediente a Errejón. .

Kanpo estekak

  • Adelaida de la Calle. Universidad de Málaga
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5657499
  • Commonscat Multimedia: Adelaida de la Calle / Q5657499

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 232348035
  • BNE: XX4871187
  • ORCID: 0000-0002-3089-0329
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 2036746
  • Wd Datuak: Q5657499
  • Commonscat Multimedia: Adelaida de la Calle / Q5657499