Abraham ben Ezra
Abraham ben Ezra | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | أبو إسحاق إبراهيم بن ماجد بن عزرا, אַבְרָהָם בֶּן מֵאִיר אִבְּן עֶזְרָא |
Jaiotza | Tutera, 1092 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Tutera Erroma Lucca Mantua Verona Narbona Béziers Rouen Dreux Londres Proventza |
Talde etnikoa | Juduak |
Heriotza | Calahorra, 1167ko urtarrilaren 23a (74/75 urte) |
Hobiratze lekua | Kabul (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania hebreera arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, errabinoa, idazlea, itzultzailea, filosofoa, astrologoa, medikua, astronomoa eta matematikaria |
Lantokia(k) | Tutera |
Kidetza | Sefardi |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Abraham ben Ezra[1] (hebreeraz: אברהם אבן עזרא) (Tutera, 1092 – Calahorra, 1167) Nafarroako Erriberako pertsonaia garrantzitsua izan zen. Medikua, poeta, gramatikoa, matematikaria, filosofoa, kabalista, astronomo eta bidaiaria izan zen. Bere bidaietan Ingalaterra, Frantzia, Italia, Afrika eta Palestina bisitatu zituen. Hainbat liburu idatzi zituen eta bere omenez Ilargiko krater batek bere izena darama.
Egindako lanak
Gramatika hebraikoa
Hebreeraz idazten zuen eta honen gramatikaren inguruko lan oso garrantzitsuak idatzi zituen:
- Moznayim. 1140. Hebreerazko gramatikan erabiltzen diren terminoen azalpen bat.
- Hayyujen lanaren itzulpena hebreerara.
- Sefer ha-Yesod edo Yesod Dikduk, oraindik ere editatu gabekoa.
- Tzakhot, 1145, gramatikari buruzko lanik hoberena, hebreera modernoaren sarrera batekin.
- Safah Berurah
- Genesiaren inguruko lan gramatikal baten sarrera.
Beste lan batzuk
- Sefat Yeter, Saadia Gaonen defentsa Dunash ben Labraten aurrean.
- Sefer ha-Shem
- Yesod Mispar, monografia txiki bat zenbakien inguruan eta bukaeran Babiloniar-Hebreeraren puntuazioaren inguruko sarrera bat.
- Iggeret Shabbat, Sabbataren inguruko pentsaera, 1158an idatzia.
Erlijioa
Matematikak, astronomia eta astrologia
- Sefer ha-Ehad, 1etik 9ra zenbakien berezitasunen inguruan.
- Sefer ha-Mispar edo Yesod Mispar, aritmetikaren inguruan.
- Luhot, taula astronomikoekin.
- Sefer ha-'Ibbur, egutegiaren inguruan.
- Keli ha-Nehoseht, astrolabioaren inguruan.
- Shalosh She'elot, David Narboniren hiru gai kronologikori egindako erantzuna.
- She'elot eta Kadrut, Mashallah astrologoaren bi lanen itzulpena.
- Sefer Ha'te'anim, arabiar astrologiari sarrera.
- Reshith Hochma, astrologiara sarrera.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 16 or..
- Datuak: Q270670
- Multimedia: Abraham ibn Ezra / Q270670