Abla Mehio Sibai
Abla Mehio Sibai | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Libano |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskola (1992 - 1997) Doktoretza |
Jarduerak | |
Jarduerak | epidemiologoa |
Enplegatzailea(k) | Beiruteko Amerikar Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi |
Abla Mehio Sibai (arabieraz: عبلة محيو السباعي) epidemiologo libanoarra da. Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2020an, diru-sarrera baxu eta ertaineko herrialdetan zahartze osasuntsuaren aldeko konpromisoa izateagatik eta osasun eta gizarte programen politikatan izandako eraginagatik[1].
Ibilbidea
Matematikazalea izan arren farmazia ikasketak egin zituen Beiruteko Amerikar Unibertsitatean eta 1977an amaitu zuen. Libanoko Gerra Zibilak eraginda farmazia ibilbidea baztertu eta hamar urtez etxeko lanetan eta ama lanetan aritu zen. Horren ondoren unibertsitatera iztuli eta 1986an epidemiologia masterra atera zuen. 1997an London School of Hygiene and Tropical Medicine eskolan doktoretza atera zuen[2].
Abla Mehio Sibairen ikerketak zahartze osasuntsuan, gizarte demografian eta gaixotasun ez-kutsagarrien epidemiologian oinarritu dira.
Sariak
- Dr A.T. Shousha Fundazioaren Saria (2014)
- Mediterraneo ekialdean minbiziaren, gaixotasun kardiobaskularren eta diabetesaren kontrolerako Kuwaiteko Estatuaren Saria (2019)
- Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria (2020)[1]
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «L’Oréal-UNESCO For Women in Science Awards recognizes Professor Abla Sibai from the Faculty of Health Sciences in the American University of Beirut» American University of Beirut (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- ↑ «Abla Sibai» www.aub.edu.lb (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
Kanpo estekak
- Datuak: Q37830744