Abd ar-Rahman I.a

Abd ar-Rahman I.a

Irudi gehiago
1. Kordobako emirra

756 (egutegi gregorianoa) - 788 (egutegi gregorianoa)
Yusuf ibn Abd al-Rahman al-Fihri - Hisham I.a Kordobakoa →
Bizitza
JaiotzaDamasko, 731 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaOmeiatar Kaliferria
Kordobako emirerria
HeriotzaQurṭubah, 788ko irailaren 30a (56/57 urte)
Hobiratze lekuaAlcázar of the Caliphs (Córdoba) (en) Itzuli
Familia
AitaMu'awiyah ibn Hisham
Seme-alabak
ikusi
  • Hisham I.a Kordobakoa
Anai-arrebak
ikusi
  • Aban ibn Mu'awiya ibn Hisham (en) Itzuli
LeinuaKordobako omeiatar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, agintaria eta buruzagi militarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa

Abd ar-Rahman I.a edo Abderraman I.a[1] —arabieraz: عبدالرحمن بن معاوية بن هشام بن عبد المل‎Abd ar-Rahman ibn Muawiya ibn Hisham ibn Abd al-Malik— (Damasko, egungo Siria, 731 – Kordoba, 788) Kordobako Emirerriko lehenengo emir independentea izan zen, omeiatarren leinukoa.

747an Yusuf ibn Abd al-Rahman al-Fihrik Abd al-Rahman ibn Katir al-Lahmi ordezkatu zuen eta Abbastar Iraultzaren eta Berbereen matxinadaren anabasa aprobetxatuz ia independentea izan zen. 755ean al-Fihrik Zaragozan matxinada bat zapuztu ondoren, baskoiak ere matxinatu ziren. Une horretan, Abd ar-Rahman Algecirasen lehorreratu zen. Abd ar-Rahmanek Málaga eta Sevilla hartu zituen eta 756an Musarahko guduan al-Fihri menderatu ondoren, emir bilakatu zen.[2]

Ezizenez "al-Dājil" (الداخل: "etorkina") ezaguna, bere erreinaldian ezin zituen iparraldeko kristau erresumen aurkako ohiko razziak egin. Hogeita hamabi urte eman zituen Yusuf al-Fihri azken vali eta bere semeen aurka, abbastarren aldeko siriar eta bereberren aurka borrokatzen.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 11 or..
  2. Payne, Robert. (1959). The Holy Sword: the story of Islam from Muhammad to the present. New York: Harper.
Biografia
Siria
Artikulu hau Siriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29000
  • Commonscat Multimedia: Abd al-Rahman I, Emir of Cordoba / Q29000

  • Wd Datuak: Q29000
  • Commonscat Multimedia: Abd al-Rahman I, Emir of Cordoba / Q29000